eu es

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

EMAKUNDEK EUSKALDUNA BILBAO AINTZATETSI DU BERE JARDUNBIDE EGOKIENGATIK

Emakundek 'Berdintasuna kudeaketa aurreratuan. Tresnak eta esperientziak VIII jardunaldia’ egin zuen Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astearen esparruan kokatua. Honetan hainbat erakundek egindako berdintasunerako jardunbide egokiak aurkeztu ziren eta horien artean Euskalduna Bilbao nabarmendu zuten emakumeentzako segurtasunik gabeko guneak identifikatu eta zuzentzeko egindako azterlanagatik. Ekitaldi horretan Satse erizainen sindikatua, Sartu Araba birlaneratzeko elkartea, Bidelan AP-1 eta AP-8 autobideen kudeatzaile, Ulma Packaging kooperatiba eta Ikaslan Gipuzkoa LHko ikastetxe publikoen elkartea ere saritu zituzten.

Euskalduna Bilbaok egindako azterlan horretatik honako neurri hauek ondorioztatu ziren: kanpoko perimetroko puntuetan berehalako arreta emateko segurtasun zentroarekin 24 orduz konektatutako alarmak jartzea, segurtasun-zentralera konektatutako CCVT (bideozaintzako kamerak) sistema indartzea, kanpoko eta aparkalekuko kameren kopurua handituz, eta indarkeria sexistako edo genero-identitateko gertakari baten aurrean jarduteko barne prozedura eratzea. Ekintza hauek indartu egiten dira jende gehiago biltzen den garaietan, adibidez, Aste Nagusian.

Iñigo Iturrate Euskalduna Bilbaoko zuzendari nagusiak honako hau adierazi zuen: "Indarkeria matxista gure gizarteko gaitz garrantzitsuenetako bat da, gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunaren adierazpen bortitzenetako bat. Hau, jende askok uste duen ez bezala, ez da emakumeei bakarrik dagokien zerbait, gizarte osoari eragiten dion zerbait da. Euskalduna Bilbaok eta gainerako enpresa publiko eta pribatuek berdintasunaren eta indarkeria matxista desagerraraztearen aldeko apustua egin behar dute".