Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara
We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.
Urte berria Euskalduna Bilbaoren ardatz estrategikoetako bat indartuz abiatzen dugu: meetings edo topaketa profesionalen arloa. Agenda anitz, anbiziotsu eta estatu zein nazioarteko irismenekoa duen urtea da, eta bertan Jauregia pentsamendu kritikorako, berrikuntzarako, zientziarako eta eztabaida profesionalerako erreferentziazko topagune bihurtzen da. Hau datozen hilabeteetako lehen aurrerapen txiki bat da; lehen seihilekoaren erritmoa markatzen duten eta ekitaldi aniztasunen maila aurreratzen duten hitzorduekin.
Egutegiari hasiera emango dio Gure Ardoak ekitaldiak (urtarrilak 26), ardoaren sektoreko profesionalei soilik zuzendutako showroom honen bigarren edizioak. 75 upategi eta edari-enpresa baino gehiago bilduko ditu, Euskadiko eskaintza agroalimentarioaren aniztasuna eta kalitatea erakusteko, topaketa profesionala eta negozio-aukerak sustatuz. Astebete geroago, BilboStack 2026 (urtarrilak 31) izango da: Estatuko ekitaldi teknologiko nabarmenenetako bat, ia 1.000 parte-hartzailerekin eta presentzialtasuna, networking-a eta dibulgazio teknologikoa lehenesten dituen formatu bereziarekin.
Otsailean, besteak beste, Industria Kongresu Nazionala 2026 hartuko dugu (otsailak 4 eta 5), “Ondo egindakoak definitzen gaitu” lelopean, lider eta profesionalak bilduko dituena, prestigiozko hitzaldiekin, eztabaida estrategikoekin eta networking-erako agenda trinkoarekin. Hilabeteak aurrera jarraituko du “Osasun mentala ala ondoezaren industria: sufrimenduaren atzean dagoen negozioa” izeneko topaketarekin (otsailak 24), eta Mario Alonso Puigen hitzaldiarekin —“Egin (ez)inezkoa”— (otsailak 25), garapen pertsonal eta profesionalean ardaztua.
Martxoan, TEDxUDeusto. Caos ekitaldiaren edizio berezia izango dugu (martxoak 13). Espero ez denetik sortzen diren ideiak eta sormena aztertuko dira, maila handiko hizlariekin eta tokiko adierazpen artistikoekin.
Udaberrian zehar, proiekzio nazional eta nazioartekoa duten topaketa zientifikoek jarraipena izango dute, hala nola NATA 26º – Urteko Sinposioa (apirilak 29 – maiatzak 2) eta Gaixotasun Infekziosoen eta Mikrobiologia Klinikoaren Espainiako Elkartearen XXIX. Kongresua (maiatzak 28–30), besteak beste.
Horrela, Euskalduna Bilbao medikuntza-, zientzia- eta profesional-kongresu handien egoitza gisa sendotzen da. Aurrerapen honekin, 2026ari hasiera ematen diogu Euskalduna Bilbaoren balioa berretsiz topaketa profesional handiak hartzeko diseinatutako espazio gisa. Mota eta eskala askotako ekitaldiak hartzeko prestatutako gunea, non ezagutzak, elkarrizketak eta lankidetzak ingurune egokiena aurkitzen duten.