eu es

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

EUSKALDUNA BILBAOREN 25. URTEURRENAREN OSPAKIZUNA

Euskalduna Bilbaok bere 25. urteurrenaren ospakizunei hasiera emango die gaur, otsailak 19, azken mende laurdenean hiriko Biltzar eta Musika Jauregiko talde profesional osoari zuzendutako ekitaldi batekin

Bilbo, 2024ko otsailak 19

Duela 25 urte, gaurkoa bezalako otsailaren 19 batean, Sebastian Perez de Palomar Euskaldunako langile ohiak eta orduan 11 urte zituen Ana Orue musika ikasleak xanpain botila bat puskatu zuten ontziola zaharreko azken ontziko gilaren kontra. Bilboko Biltzar eta Musika Jauregiaren hasiera zen hau, hiriaren etengabeko bilakaera jarraitu duen espazioaren sorrera suposatzen zuen keinua.

Industrian oinarritutako ekonomia batetik zerbitzuen sektorearen aldeko apustura aldatzea. Ordutik, milioika pertsona izan dira Euskalduna Bilbaotik diziplina anitzeko eraikin honetaz gozatzen. Kultur ekitaldi asko eta kongresu ugari egin dira orain arte, eta oraindik ere, 25 urte beteak direla, etorkizun oparoa du kultur eta kongresu jardueran.

Urteurren hau garai oparoan dator Euskalduna Bilbaorentzat gainera. Hainbat esparrutan errekorrak hausten eta bere berreskuratzea argi utziz, zalantza eta oztopoz beteriko garai baten ondoren. Biltzar eta Musika Jauregiko talde osoak egoerara egokitzen jakin izan du, eta ez eusten bakarrik, indar berrituta ateratzeko baizik.

Zorionak Euskalduna Bilbao, 25 urte batera!