eu es

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

“CAMPEONES” FILMAREN PROTAGONISTAK EUSKALDUNAN EGONGO DIRA OSTIRAL HONETAN “LO QUE DE VERDAD IMPORTA” KONGRESUAN

Hitzorduaren helburua bizitza eredugarrien berri ematea da, bertaratutakoek gizarte hobea eraikitzen lagunduko duten balio sozial unibertsalei buruzko gogoeta egin dezaten

 Bilbon, 2019ko azaroaren 12an

Euskalduna Jauregiak “Lo que de verdad importa” Kongresuaren XI. edizioa hartuko du ostiral honetan, azaroaren 15ean. Kongresuaren helburua bizitza eredugarrien berri ematea da, bertaratzen direnek gizarte hobea eraikitzen lagunduko duten balio sozial unibertsalei buruzko gogoeta egin dezaten.

Aurreikusitako programak hiru hitzaldi biltzen ditu, eta horien bidez, protagonista nagusiek erantzukizun soziala, baikortasuna, superazioa eta ahalegina azpimarratu gura dituzte.

Campeones: zinearen munduan adimen urritasunari ikusgaitasuna eman dioten film sarituaren protagonistak. Talde bikaineko kideek, euren ezintasunetatik haratago, berezi eta distiratsu bilakatzen dizkieten "supergaitasun" asko dituztela erakutsi dute.

Kenneth Iloabuchi: abokatu bihurtzeko Europara bidaiatu gura izan zuen nigeriarra. Hiru urtez mafiek engainatu eta Aljeria eta Maroko artean harrapatuta izan zuten, harik eta 2000. urtean Espainiara pateran heltzea lortu eta bere etorkizuna lantzen hasi zen arte, nekazaritzan lan eginez.

Alfonsina Maldonado: sei hilabete zituela, istripu batek erredurak eragin zizkion gorputzaren ezkerraldean. Ospitalean 5 urte egin eta 17 ebakuntza jasan ondoren, ezkerreko eskua galdu zuen. Gaur egun, zaldizko profesionala da.

Antolatzaileek eman dituzten datuen arabera, Kongresuak 2.000 pertsona baino gehiago bilduko ditu Euskaldunan, gehienak gazteak.