eu es

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

BBK MENDI FILM BILBAO BIZKAIA 17. EDIZIOA ADIN TARTE GUZTIETARAKO MENDI ZINEMALDIA ABENDUAREN 6TIK 15ERA

Mendiko zinemagintzarik onenaz gozatzeko aukera hemen da berriro BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiaren 17. edizioan, abenduaren 6tik 15era. 49 filmek hartuko dute parte jaialdian eta GAU MAGIKOA saioa da berrikuntza, haurrentzat eta familientzat mendiko zine saio antzeztua.

Euskalduna Bilbao egoitza bezala indartu da. Hango hainbat aretotan egingo dira bi asteburuetako saio eta ekintza guztiak, abenduaren 6tik 8ra, eta 13tik 15era. Han egongo dira aurtengo hiru erakusketetatik bi (Gailurretan izan gaitun eta Tximist 1974), Mendi Pro jardunaldia mendiko zinemaren industriari begira, 4 liburu aurkezpen, eta 16 zine saio eskainiko dira, tartean Hasera Ekitaldia, Sari Banaketa Ekitaldia, pelikula irabazleen Non Stop saioak, eta aurtengo berrikuntza, Gau Magikoa haurrentzako eta familientzako saioa.