Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara
We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.
NK Producciones Artísticas ekoiztetxeak adierazi duenez, data berria datozen egunetan zehaztuko da.
Bilbon, 2019ko abenduaren 13an.- NK Producciones Artísticas, S.L.U.-k Euskalduna Jauregiari jakinarazi dionez, berarekin zerikusirik ez duten arrazoiak direla eta, datorren igandean, abenduaren 22an, Jauregiko Auditoriumean eman behar zen “Carmina Burana, Carl Orff” ikuskizuna berriro programatu beharko da.
NK Producciones Artísticas-ek jakinarazi duenez, data berria hurrengo egunetan zehaztu eta ahalik eta azkarren jakinaraziko da.
Euskalduna Jauregiak barkamena eskatzen du eragindako eragozpenak direla eta, eta ikus-entzuleen ulermena eskertzen du.