eu es

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

ANDEKA GORROTXATEGI TENORE BIZKAITARRAK 500 PERTSONAREN AURREAN EGINGO DU EUSKAL OPERAREN LAN ARRAKASTATSU HANDIEI BURUZKO KONTZERTUAREN ENTSEGUA EUSKALDUNAN

“Alare! Euskal Operaren Urrezko Bristadak” emanaldiak euskal ondare lirikoa eskainiko du, guztiz euskaraz diren lanen aukeraketa zainduarekin, eta Walk On Project (WOP) Fundazioaren aldeko ongizate izaera izango du

Bilbon, 2019ko abenduaren 29an

Gaur goizean, Europako, Ameriketako eta Australiako antzoki garrantzitsuetan arrakasta lortu duen Andeka Gorrotxategi tenore bizkaitarrak, Ana Otxoa Pando sopranoaren eta Bilbao Orkestra Sinfonikoaren (BOS) eta Bilboko Elkarte Koralaren laguntza bereziarekin, eta Oliver Diaz maisuaren musika zuzendaritzarekin, bihar Euskalduna Jauregian emango duen eta erabat euskaraz izango den “Alare! Euskal Operaren Urrezko Bristadak” kontzertuaren jende aurreko entsegua eman du.

Entseguaren aurrekari gisa, kontzertua sustatu duen Nazioarteko ANDEKAZALEAK Musika Elkarteko Txus Casadok adierazpenak egin ditu, eta ondoren medioak Aretora sartu ahal izan dira, entseguaren lehenengo minutuen irudiak jasotzeko. Aretoan, 500 pertsona inguruk gozatu ahal izan dute entseguarekin.

Biharko, abenduaren 30eko, kontzertuak, Walk On Project (WOP) Fundazioaren aldeko ongizate izaera izango du, eta grabatu egingo da, Juan Ángel Vela del Campo idazle eta musika kritikariaren lana izango duen CD baten argitalpenaren parte izateko.

Kontzertuaren errepertorioari dagokionez, ANDEKAZALEAK elkartetik adierazi denez, ia bi urte eman dituzte partiturak ikertzen, aurkitzen, aztertzen eta berrikusten. Horretarako, ahalik eta musika-artxibo eta kontaktu gehien arakatu dituen Jesús Mª Sagarna musikari handiaren laguntza izan dute, “Euskal opera” izenekoaren oso errepertorio adierazgarria lortu arte, hau da, Hegoaldeko eta Iparraldeko egileen euskal antzerki lirikoaren errepertorioa. Lan handi hori, Angel Briz Lazcozek osatu zuen, edizio lana eginez, partituren erabilgarritasuna eta egoera zela eta. Horren guztiaren emaitza da Euskaldunako ikus-entzuleek bihar 20:00etan 0B Aretoan gozatu ahal izango duten euskal ondare lirikoaren errepaso paregabea.

Biharko kontzerturako sarrerak salgai daude www.euskalduna.eus helbidean eta ohiko beste kanal batzuetan. Prezioa: 52 euro (kudeaketa gastuak barne).