eu es

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

‘AIRE ZABALEAN’: AIAMA

Aurreko kontzertuetan lortutako arrakastaren ondoren, ‘Aire zabalean’ kanpoaldeko kontzertuen zikloa Euskalduna Bilbaora itzuliko da bere bigarren denboraldiarekin. Emanaldien formatu berezi hau Daliren Dantzaren Musa, Terpsícore hartzen duen urmaelaren erdian jarritako plataforma flotagarri baten gainean garatzen da, Bilboko itsasadarraz gozatzeko esperientzia musikal aparta eskaintzen duelarik.

Kontzertu hau Amaia Izarzugaza konpositore, abeslari eta pianistak egingo du, AIAMA izen artistikoarekin ezagunagoa dena. Artista bermeotarrak prosa urbano errezitatua, jazz-a, musika latinoa eta Brasilgo samba uztartzen dituen proposamen batekin igoko da taula gainera. Doako emanaldi hau igande honetako 13:00etan hasiko da eta musikaz ingurune berezi batean gozatzeko aukera paregabea eskainiko dio bertaratutako jendeari.