eu es

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

AINHOA ARTETAK “LA OTRA ORILLA” DISKO BERRIA AURKEZTUKO DU APIRILAREN 26AN EUSKALDUNAN

Tolosako artistak, musika latinoamerikarreko abesti ezagunak jasotzen dituen bere lan berria aurkeztuko du kontzertuan

Sarrerak bihar, 12:00etan, jarriko dira salgai

Bilbon, 2019ko azaroaren 14an

Apirilaren 26an, 19:30ean, Euskalduna Jauregiko Auditoriumak Ainhoa Artetaren kontzertua jasoko du, "La otra orilla" azken diskoa aurkezteko. Lan berri horretan, Tolosako sopranoak erronka berriei aurre egin, musika klasikoaren mugak gainditu eta musikak latinoamerikarreko abestiak eskainiko ditu.

11 piezak osatzen duten diskoa, musika latinoamerikarreko abesti handietatik egiten den ibilaldia da. Guztiek ezagutuko dituzten kantak, bere ibilbidean, errepertorioa sortzeko inspirazio iturri izan dituen egileen eta musikarien letretatik bidaia egiteko asmoa erakutsiz.

Diskoa bihar, azaroaren 15ean, jarriko da salgai, baina artistak aurreratu du bere singleetako bat "Frenesí" abestia izango dela. Albumarekin batera, Artetak Habanan grabatutako dokumental bat ere kaleratuko du. Bertan nazioarte maila duen artistak bere oroitzapenetako musikarekin bat egiten duen proiektuaren muina erakusten du.

Bihar, azaroaren 15ean, 12:00etan, irekiko da sarreren salmenta, www.euskalduna.eus webgunean eta ohiko beste kanal batzuetan, 39 eurotik hasita (kudeaketa gastuak barne.)