eu es

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

5G-AREN IRAULTZA EUSKALDUNARA HELDU DA: OSO ABIADURA AZKARRAK ETA OSO LATENTZIA BAXUA

Sare berri horren potentziala Vodafonek antolatutako “Fórum Revolución 5G Bilbao” izenekoaren barruan aurkeztu da gaur

 Bilbon, 2020ko otsailaren 18an

Euskalduna Jauregia Vodafoneren 5Garen potentzialaren aurkezpenaren agertokia izan da gaur, “Fórum Revolución 5G Bilbao” izenekoaren barruan. Horretarako zenbait erakustaldi praktiko egin dira, eta horietan, bertaratuek zuzenean egiaztatu ahal izan dute lehenengo 5G sare komertzialak euren negozio prozesuak goitik behera aldatu ahal izango dituztela, eraginkorrago eta produktiboago bilakatzeko, oso abiadura azkarrei eta oso latentzia baxuari esker.

Bertaratuek 5Gak eskaintzen dituen aukerak egiaztatu ahal izan dituzte zuzenean, erakustaldi hauen bitartez:

  • Retail. Vodafonek arlo horretan aplikatutako bi kasu praktiko erakutsi ditu. Alde batetik, Errealitate Areagotuko soluzio bat supermerkatu batean, eta, bestetik, salmenta gune batean sortutako informazio bolumen handien azterketa. Hori guztia Cisco Merakiren kamera adimendunei eta adimen artifiziala erabiliz pertsonak, errutinak eta objektuak identifikatzeko ikaskuntza automatikoa optimizatzen duen soluzio bati esker.

 

  • eHealth. Bi demok, 5Gk osasun sektoreari zelan lagundu diezaiokeen ebaluatzeko aukera eman dute: ospitalearekin azkarrago eta aberatsago komunikatzen den anbulantzia konektatu bat; eta Smart Assistance, gaixo kronikoen eta errehabilitazio-prozesuan dauden pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko aukera ematen duen soluzioa.

 

  • eSports. Errealitate Birtualeko betaurrekoen bitartez, ikus-entzuleei zuzeneko kirol ikuskizun batean bete-betean murgiltzeko aukera ematen dien murgiltze esperientzia. Betaurreko horiei esker zenbait funtzionalitate denbora errealean gozatu ahal izan dituzte.

 

  • Industria. Errealitate Areagotuak esperientzia eta ezagutza aurreratuak eskatzen dituzten jarduketa-agertokietan urruneko asistentzia-lanak egiteko aukera ematen duela erakutsi du.

 

  • Nekazaritza eta abeltzaintza. Ekitaldiak, landa-inguruneetan bizi eta lan egiten duten pertsonen bizi-kalitate pertsonala eta profesionala hobetzea helburu duen 5G RuralFirst proiektuarekin erlazionatutako hainbat erakustaldi hartu ditu. Traktore autonomoak, droneek emandako landaketen denbora errealeko irudiak, aziendaren egoera monitorizatzea ahalbidetzen duten IoT sentsoreak edo Errealitate Areagotuaren bitartez landa inguruneetatik egiten diren tour birtualak dira ikusi diren aplikazioetako batzuk.

 

  • Horeca. 5Gari esker, garagardoa autozerbitzatzeko hornigailu batek mugikorretik bertatik ordaintzea ahalbidetzen du, eta horrek nabarmen arintzen du zerbitzua jende asko biltzen den ekitaldietan, jaialdietan edo leku bakoitzeko jaietan, adibidez.

 

  • Azoka Handitua. Esperientzia-zerbitzuen plataforma aitzindari hori IFEMA-LABen proiektu disruptiboa da, eta azoken eta kongresuen esparrua goitik behera aldatuko du, informazioa aurkezteko modu berriak posible eginez, Errealitate Areagotuaren, 4K streaming-aren, IAren, hologramen edo ispilu digitalen bitartez.

 

  • 3D laguntzailea. Adimen Artifizialeko voice bot baten bitartez elkarrizketarako gaitasuna duen 3Dko giza-abatar bat. Ezaugarri morfopsikologikoak nortasunaren arabera definitzen dira, errealismo handiagoa emateko.