Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara
We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.
Topaketaren irekiera ekitaldian Idoia Salazar Adimen Artifizialaren etikan aditu europarrak hartuko du parte, eta "Teknologiaren eta adimen artifizialaren eragin sozialaz eta etikoaz" egingo du berba
Bilbon, 2019ko azaroaren 11n
Euskaliten Kudeaketa Aurreratuaren Biltzarrean aurreikusitako ekitaldiak bostehun pertsona inguru bilduko dituzte Euskalduna Jauregian asteazken eta ostegun honetan –azaroaren 13an eta 14an–.
Aste honetan Euskaldunan egingo den kongresua, Euskadiko Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astearen ekitaldien ardatza izango da. Aurten 25. edizioa beteko du eta 40 ekitaldi izango ditu guztira.
Euskaldunan egingo den bi eguneko topaketan, aurreko edizioan parte hartu zutenek kudeaketaren arloan oso garrantzitsutzat jo zituzten gaiak jorratuko dira, eta lau gai-multzo handitan oinarrituta antolatu dira: 4.0 ingurunea, produktibitatea, pertsonak, eta Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH).
2019ko Kudeaketa Aurreratuaren Kongresua Euskalduna Jauregian irekiko da azaroaren 13an, 9:30ean. Idoia Salazar Adimen Artifizialaren etikan aditu europarra, IAko Eragin Sozial eta Etikoaren Behatokiko (OdiseIA) kide eta sortzailea, izango da hizlaria, eta "Teknologiaren eta adimen artifizialaren eragin sozial eta etikoa" gaia landuko du.
Kudeaketa laburrean
Kudeaketari buruzko film laburren Jaialdiaren, Kudeaketa Laburrean izenekoaren, hirugarren edizioaren emanaldiak itxiko du Kongresua azaroaren 14an, 19:00etan.
Guztira, antolatzaileek 26 lan jaso dituzte, eta horietatik 6 finalistak aukeratu dituzte (Unilever, Virtualware, Ringspann, San Prudentzio Fundazioa, Geroa Enpleguko BGAEak eta Ulma Architectural Solutions), hiru kategorietako batean sarituak izateko aukerarekin: Kudeaketa Laburrean Saria, ikus-entzuleen bozketan eta kudeaketan eta ikus-entzunezkoen munduan adituak diren pertsonek osatutako epaimahai espezializatuaren irizpidean oinarritua; Ikus-entzuleen Saria; eta Lan Amateur Onenaren Saria, irabazlea profesionala bada.