Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara
We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.
Nazioartera zabaltzeko, merkatu berriak bilatzeko eta aliantzak indartzeko estrategiaren barruan, Euskalduna Bartzelonan urtero egiten den IBTM World azokan parte hartzen ari da. Aurten, 2019an, azaroaren 19tik 21era egingo da.
Pizgarrien, ekitaldien eta bileren sektoreko arduradunentzako topagune nagusia da. MICE sektorearen ezinbesteko hitzordua da, eta 150 herrialde baino gehiagotako 2.800 erakusle, 3.500 erosle eta milaka bisitari bilduko dituela aurreikusten da.
IBTM World Barcelonan egoteak, meetings and events industriaren partner nagusiekin harremanak estutzeko aukera emango dio Euskalduna Jauregiari.
Sektorean IBTM Worldek duen ospea dela eta, pizgarrien, ekitaldien eta bileren sektoreko eragile onenak ezinbestean joan beharreko hitzordua da. Jarduera ugari, networking-ekitaldiak eta ezagutza programa osoa daude aurreikusita.