Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara
We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.
2020.urteko gertaera garrantzitsuena pandemia izan da. Baina, jardueren memoria honetan ikusten den bezala, Bilboko Euskalduna Jauregian eskura zeuden baliabide guztiak erabili genituen egoera horrek zekartzan mugak eta jardueraren beherakada arintzeko asmoz. Zenbait neurri ezarri ziren, oso azkar gainera, eta horri esker, bai ekitaldien antolatzaileek bai bertaratzen direnek Euskalduna aukeratzen jarraitu dute beren lan-topaketak eta kulturari lotutako jarduerak prestatzeko.
Gure bezeroen beharrizan berrietara egokitzen ibili gara, eta Euskalduna osatzen dugun taldeko kide guztien ahaleginari, parte-hartzeari eta irmotasunari esker agendan izan ditugun ekitaldi guzti-guztiak gauzatzea lortu dugu. Euskaldunaz fidatu zareten bezeroei, erabiltzaileei, sustatzaileei, artistei eta bestelakoei eskerrak ematen dizkizuegu, zuek gabe ezin izango baitzen ezer burutu. Zuen babesa badugu, itxaropenez begiratuko diogu etorkizunari.