eu es

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

2020 HONETARAKO EUSKALDUNAKO IKUSKIZUNEN AGENDA FORMA HARTZEN ARI DA

Une honetatik maiatzera, Euskaldunak, beste batzuen artean, ikuskizun hauek jasoko ditu: “Campeones del humor” antzerkiko komedia eta, Goran Bregovic-en, Les Luthiers-en, Ainhoa Artetaren, Izaroren eta José Luis Peralesen kontzertuak

 

Bilbon, 2020ko urtarrilaren 3an

2020 urte berriak 72 ordu baino bete ez dituenean, Euskaldunak datozen hilabeteetarako aurreikusita dauden zenbait ikuskizun gogorarazi gura ditu: “Campeones del humor” antzerkiko komedia eta, Goran Bregovic-en, Les Luthiers-en, Ainhoa Artetaren, Izaroren eta José Luis Peralesen kontzertuak.

Sarrerak salgai daude jadanik www.euskalduna.eus webgunean eta ohiko kanaletan.

 

Campeones del humor

“Campeones” filmaren protagonista diren eta adimen urritasuna duten Gloria Ramos eta Jose de Luna protagonista dituen antzerkiko komedia.

Otsailaren 7an, 8an eta 9an 0B Aretoan.

 

Goran Bregovic

Goran Bregovic Bosnia Herzegovinako gitarra jotzaile, konposatzaile, moldatzaile eta musika ekoizleak oso kontzertu berezia emango du Euskalduna Jauregian, “Sarajevoko hiru gutun” azken diskoa aurkezteko. Bertan, artista kristauen, juduen eta islamaren jarraitzaileen biolin musika elkartu eta hainbat herrialdetako ahotsak biltzen ditu, hala nola Bebe abeslari eta konpositorea, Riff Cohen abeslari eta antzezle israeldarra, Rachid Taha abeslari aljeriarra eta Asaf Avidan kantautore israeldarra, besteak beste.

Otsailaren 29an, 20:00etan, Auditorium-ean.

 

Les Luthiers

Argentinako taldeak  “Viejos Hazmerreíres” ikuskizuna eskainiko du. Bertan, ia bi ordutan, bere lan ospetsuenetako batzuk eskainiko ditu. Kritikari batzuen iritziz taldearen historiaren bilduma egokiena den antologia bikaina.

Martxoaren 16an, 17an eta 18an Auditorium-ean.

 

Ainhoa Arteta

Artista tolosarrak “La otra orilla” bere azken diskoa aurkeztuko du. Lan berri honetan, soprano tolosarrak erronka berriei aurre egingo die eta musika klasikoaren mugak gainditu eta latinoamerikako musikako abestiekin elkartuko da.

Apirilaren 26an, 19:30ean, Auditorium-ean.

 

Izaro

Euskalduna Jauregia, kantari bizkaitarrak “Limones en invierno” bere hirugarren lana aurkezteko bere herrialdean eskainiko duen lehen kontzertuaren agertokia izango da.  Kolorez, usainez, tenperaturaz eta kontraste hunkigarriz betetako diskoa.

Maiatzaren 2an, 20:30ean, Auditorium-ean.

 

José Luis Perales

Agertokietan bost hamarkada eman ostean, "Baladas para una despedida" izeneko birari ekingo dio artistak. Peralesek 2019ko azaroan argitaratu zuen eta bere musika ibilbideko lan ezagunenak eta hain ezagunak ez direnak biltzen dituen “Mirándote a los ojos” lan berria taularatuko du.

Maiatzaren 20an, 20:30ean, Auditorium-ean. (Sarrerak agortuta)

Abenduaren 5ean, 20:30ean, Auditorium-ean.