eu es

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

ZARTZUELA EUSKALDUNAKO AUDITORIUM-ERA ITZULIKO DA GAUR, “LA DEL MANOJO DE ROSAS” LANAREKIN

Gaur arratsaldean, 20:00etan

 Lana, 1934ko azaroaren 13an Fuencarral Antzokian arrakasta handiz estreinatu zen bi ekitaldiko sainete lirikoa da, eta Pablo Sorozabal maisua behin betiko finkatu zuen konposatzaile gisa.

 Bilbon, 2019ko abenduaren 23an

Gaur, 20:00etan, Zartzuela Euskalduna Jauregiko Auditorium-era itzuliko da, "La del manojo de rosas" ikuskizuna aurkeztuko duen Sevillako Luis Fernandez konpainia lirikoaren eskutik.

Gaur goizean bertan, César Belda musika zuzendaria, Lorenzo Moncloa eszena zuzendaria eta Carlos Crooke tenorea komunikabideekin aritu dira Auditorium-eko besaulki patiotik, talde teknikoak agertokian eszenografiari zelan ematen zion forma ikusi ahal izan den bitartean.

Gaur arratsalde-gauean, ikus-entzuleek, 1934ko azaroaren 13an Fuencarral Antzokian arrakasta handiz estreinatu zen eta Pablo Sorozabal maisua konposatzaile gisa behin betiko finkatu zuen bi ekitaldiko sainete lirikoarekin gozatzeko aukera izango dute.

Ikuskizunaren bi orduak hartzen dituen ekintza Madrilgo auzo bateko plazan gertatzen da. Bertan garaje bat, taberna bat eta “La del manojo de rosas” lore denda daude.

 

Sinopsia

Bertan, Joaquín ofizial mekanikoa eta haren ikaslea den Capó, Don Daniel lore dendaren jabea eta tabernako zerbitzaria daude. Zerbitzariari Espasa esaten diote, entziklopedietako hitzak “larregi” erabiltzea atsegin duelako. Ascensión, lore dendako langilea, Don Danielen alaba, heziketa fineko neska gaztea da, baina harro dago bere langile jatorriarekin. Hori dela eta, bere mailako gizon batekin baino ez du maitasun konturik gura. Don Danielek Ricardo hegazkinlari gaztearen proposamena onartzeko gomendatu dion arren, Ascensiónek Joaquín mekanikoa maite du.

Maitasun gatazka horren ondoan, beste nahaspila bat sortuko da Claritaren, manikura dotorearen, Capóren eta Espasaren artean. Clarita lehenengoaren neska-laguna den arren, ez dio muzin egiten bigarrenari, Capóren maitasuna zelakoa den ikusteko.

Joaquínen gurasoak Doña Mariana eta Don Pedro txatarra trafikatzaile aberatsa dira.

Pertsonaiak aipatu ondoren, zartzuelak berez duen umorearen ukituak dituen klase borroka istorioaren aurrean gaude.

 

Antzezle taldea

ASCENSIÓN: Hevila Cardeña

JOAQUÍN: Antonio Torres

RICARDO: Lorenzo Moncloa

ESPASA: Ángel Walter

CLARITA: Raquel Cordero

CAPÓ: Carlos Crooke

DOÑA MARIANA: Amelia Font

DON DANIEL: José Manuel Velasco

DON PEDRO: Félix Granado

INGELESA: Manuel Fernández

FISGA: Nora Franco

GIZON PARROKIANOA: Sabas Balanzategi

EMAKUME PARROKIANOA: Estíbaliz Sánchez

EL DEL MANTECAO: Jordi Martínez

ZERBITZARIA: Sabas Balanzategi

 

Sarrerak eskuratu daitezke jadanik www.euskalduna.eus helbidean eta ohiko beste kanal batzuetan. Prezioa: 11,50 euro (kudeaketa gastuak barne).