Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara
We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.
Disneyren filmetan historian zehar ikusi eta entzun ahal izan diren umeentzako abesti onenak biltzen dituen ikuskizuna
Bost emanaldi baino ez dira egongo, abenduaren 26an eta 28an; sarrerak salgai daude jada
Bilbon, 2019ko urriaren 18an
Euskalduna Jauregiak salgai jarri ditu “Disnemanía” musikalerako sarrerak. Magiaz eta fantasiaz betetako ikuskizunak bost emanaldi izango ditu Bilboko jauregiko 0B aretoan, abenduaren 26an 17:00etan eta 19:00etan eta abenduaren 28an 12:00etan, 17:00etan eta 19:00etan.
“Disnemanía” esperientzia ahaztezina da, inolako zalantza barik. Sentimenduz, umorez eta maitasunez betetako ikuskizunak historiako umeentzako film onenetako abestiak biltzen ditu, eta txikiak eta handiak magiaz eta fantasiaz betetako mundura eramango ditu.
Umeentzako musikaleko 5 abeslariek, zuzeneko emanaldian, ibilbidea egingo dute 15 kantaren bitartez Disneyren film askotako abesti ezagunenetatik, ‘Hakuna Matata’, ‘Hay un amigo en mi’, ‘La Bella y la Bestia’ edo ‘Supercalifragilisticoespialidoso’, besteak beste.
Sarrerak salgai daude jada www.euskalduna.eus webgunean eta ohiko beste kanaletan. Prezioa: 22 euro (kudeaketa gastuak barne).