eu es

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

TABURETE TALDEAK MAIATZAREN 30ERA ATZERATU EGIN DU EUSKALDUNAN LARUNBATERAKO AURREIKUSITA ZEGOEN KONTZERTUA

Eskuratutako sarrerek egun berrirako balioko dute, inolako gestiorik egin behar barik

 Kontzertuaren sustatzaileak Euskalduna Bilbaori jakinarazi dionez, pandemiak eragindako egungo egoera dela eta, TABURETE taldeak apirilaren 24an Euskaldunan  eman behar zuen kontzertua 2021eko maiatzaren 30ean izango da, 19:00etan.

Sarrerek egun berrirako balioko dute, eta ez da beharrezkoa izango erosleak inolako gestiorik egitea. Egun berrira joaterik ez baduzu, erosketaren itzulketa eska dezakezu, idatziz taquilla.euskalduna@gmail.com helbide elektronikoaren bidez, sarreren kopia erantsita.

Sustatzaileak barkamena eskatu gura du erabaki horrek sor ditzakeen eragozpenengatik, eta ikus-entzuleen konfiantza eskertu gura du.

Data berria izango duten sarreren salmenta ostiral  honetan, apirilaren 23an, 10:00etan, aktibatuko da, www.euskalduna.eus webgunean eta ohiko beste kanal batzuetan. Prezioa 40 euro (kudeaketa gastuak barne).