eu es

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

SUSPERTZEN ARI DIREN MERKATUAK, KLIMA-ALDAKETA, OSASUNA, ORDAINSARI-SISTEMAK ETA LANEKO PSIKOSOZIOLOGIA EUSKALDUNA BILBAOKO MEETINGS & EVENTS AGENDAN

Datozen egunetan hainbat ekitaldi izango dira Euskaldunan, besteak beste: azaroaren 9an, “ORDAINSARIEN ARLOKO GIDALERROAK 2022RAKO - APD”; azaroaren 10ean eta 11n, “MUNDURA BEGIRA - A LOOK AT WHERE THE WORLD IS HEADING”; eta azaroaren 12an, “LANEKO PSIKOSOZIOLOGIARI BURUZKO XI. JARDUNALDIAK. TELELANA, PREBENTZIORAKO ERRONKA BERRIA”.

Bilbon, 2021eko azaroaren 5ean

Euskalduna Bilbaoko Meetings & Events agendak modu berezian aktibo jarraitzen du; izan ere, datozen egunetan hainbat ekitaldi izango dira, besteak beste: datorren asteartean, azaroaren 9an, “Ordainsarien arloko gidalerroak 2022rako - APD”; asteazken eta ostegunean, azaroaren 10ean eta 11n, “Mundura begira - a look at where the world is heading” eta azaroaren 12an “Laneko psikosoziologiari buruzko XI. Jardunaldiak. Telelana, prebentziorako erronka berria”.

 

Ordainsarien arloko gidalerroak 2022rako - APD (azaroaren 9a)

Datorren asteartean, azaroaren 9an, “Ordainsarien arloko gidalerroak 2022rako – APD” izeneko kontsulta-jardunaldia egingo da. Bileran, barruko eta kanpoko aldaketetara egokitzeko gai diren ordainsari-sistema dinamikoak ezagutaraziko dira, langileen arteko desberdintasuna sustatzen duen faktore bat izatea saihestuz.

Gainera, merkatuko joerei eta gehien eskatzen diren lanbide-profilei dagokienez, Adecco Soldata Gidaren ondorio garrantzitsuenak aurkeztuko dira, eta gaur egun berritasunarekiko interes handiena sortzen ari diren eta ordainsariekin erlazionatuta dauden gaiak aztertuko dira.

Egitaraua: https://www.apd.es/jornada-directrices-en-materia-retributiva-bilbao/

Ekitaldiei buruzko informazio gehiago hemen:

https://www.euskaldunabilbao.com/eu/biltzarrak-eta-batzarrak/

 

 Munduari begira - a look at where the world is heading (azaroak 10-11)

Mundura begira - a look at where the world is heading ekimenaren hirugarren edizioa da hau, eta mundu osoko enpresa-lider, nazioarteko aditu, arduradun politiko eta akademiko talde bat bilduko du aurrez aurre ditugun erronka nagusiak eztabaidatzeko eta partekatzeko.

Teknologia, klima-aldaketa, osasuna, Covid-19aren ondorengo agertoki globala, munduko ekonomiaren perspektibak eta suspertzen ari diren merkatuak izango dira, bestak beste hizpide. Modu berean, Basque Trade & Investmentek The Economist Intelligence Unit erakundearekin elkarlanean garatutako “Funtsezko industriak suspertzen ari diren merkatuetan 2050ari begira” izeneko azterlana aurkeztuko da ekitaldian.

Hizlarien artean, hauek nabarmendu behar dira: Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailburua; Ainhoa Ondarzabal, Basque Trade & Investment-eko Kontseilari Ordezkaria; Gerd Leonhad, The Futures Agencyko Presidentea; Iñigo Ucín, Mondragon Korporazioko Presidentea; Martin Wolf, Londresko Financial Times egunkariko editore elkartua eta ekonomia komentarista nagusia, besteak beste.

Egitaraua:  https://agenda.spri.eus/mundurabegira/es/#sobremundurabegira

Ekitaldiei buruzko informazio gehiago hemen:

https://www.euskaldunabilbao.com/eu/biltzarrak-eta-batzarrak/

 

Laneko psikosoziologiari buruzko XI. Jardunaldiak. Telelana, prebentziorako erronka berria (azaroaren 12an)

Jardunaldi horietan, lan-antolamendu mota horren prebentzioaren inguruan dauden hainbat ikuspegi ezagutu eta ezagutarazi gura dira.

Telelana enpresa-jardueran sartu da, aukera ugari eskaintzen dituen jarduera gisa, baina telelana egiten duten langileen osasunerako arriskuak ere ekar ditzake.

Osalanek (jardunaldien antolatzaileak) gure Autonomia Erkidegoko enpresei erantzun gura die, lan-modalitate horren prebentzioari dagokionez. Horrela, gaur egun prebentziozko diagnostiko-proiektu batean dago sartuta, eta baita dauden indargune eta ahulezietan ere.

Ekitaldiei buruzko informazio gehiago hemen:

https://www.euskaldunabilbao.com/eu/biltzarrak-eta-batzarrak/