eu es en

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

ROOF EUSKALDUNA TERRAZA: JAUREGIAREN ALTUEERETAKO ESPAZIOA

  • ROOF, aire zabaleko gunea, Euskalduna Bilbao-ren eskaintza osatzeko

 

Euskalduna Bilbao-k zabalik mantentzen du 360°-ko panoramika duen terraza ikonikoa. Gune hau Aste Nagusirako ireki zen arren, irailean eta urrian irekita jarraitzen du Euskalduna Bilbao-k bere katalogoaren eskaintza zabaltzeko negozioen, konbentzioen, ekitaldien, ikuskizunen, biltzarren, kulturaren eta artearen turismo-zentro gisa.

 

Jauregiko zazpigarren solairuan kokatua, 600 bat metroko espazioa da aire zabalean: terraza egokitua bertan lasaitzeko edo musikaz eta Bizkaiko hiriburuko bista paregabeez gozatzeko. ROOF Euskalduna Terraza-tik Artxanda, Iberdrola dorrea, Jesusen Bihotzaren plaza, Deustuko Zubia eta Unibertsitatea, Casilda Iturrizar parkea, Zorrotzaurre uhartea, Itsasmuseum-a, San Mames… menperatzen dira.

   

   

ROOF Euskalduna Terraza-k jauregitik gozatzeko atari zabaleko aukera eskaintzen du, eta orain, gainera, Euskalduna Bilbao-ren bezeroen eskura jarri da. Ostiraletik igandera, 12:00etatik 23:00etara, ROOF ezagutzeko aukera duzu. Hiriaren zabalaldi handienetako batetik aparteko ikuspegia dago Abandoibarrako bihotzean arratsaldea pasatzeko gehigarriarekin. Jauregiko ‘place to be’-a lerro dotorez osatutako terraza da, gaur egungo mozketa, koktelgintzako barra, sofa gunea eta apaintzeko berdegunea dituena

Euskalduna Bilbao-k 0km-ko produktuen sustapena bilatzen du. La Salve garagardoa zerbitzatzen da, jardunean dagoen Estatuko bigarren garagardorik zaharrena eta balio autoktonoa eta inguruko aberastasuna sortzeko apustua.

 

Kontsultatu gure menua

 

Do you ROOF?