eu es

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

‘ORGANO KONTZERTUAK’ ZIKLOA BUELTAN DA EUSKALDUNA BILBAON

Auditoriumeko organoa bere ikur nagusietako bat da: soinu ederrak sortzeko gai den tresna ikusgarria, aretoaren akustika paregabeak dotore anplifikatzen duena. Euskalduna Bilbaok organo honi merezi duen arreta eman nahi dio, ikusgai egin, eta ohiko errepertorioetatik harago joateko gaitasuna duela erakutsi. Helburu horrekin, organo-kontzertuetako ziklo bat antolatuko du bigarren urtez jarraian, bertako talentuaren protagonismo handiarekin eta nazioarteko organista ospetsuen parte-hartzearekin. Hiru emanaldi izango dira guztira, bakoitza bere ezaugarriekin: urriaren 5ean, azaroaren 2an eta abenduaren 7an.

Kontzertu ziklo hau Euskalduna Bilbaoko Auditoriumeko organoa agerian jartzeko helburua duen estrategiaren parte da. Iaz, 25. urteurrena ospatzeko, antzeko ziklo bat antolatu zen, eta aurten ekimena errepikatuko da, eskaintza handituz. Ziklo honen beste ezaugarri garrantzitsu bat bertako talentuari ematen zaion bultzada da; izan ere, emanaldi guztietan nabarmena izango da tokiko artisten parte-hartzea. Kontzertu hauek ekoizpen propioak izango dira, Euskalduna Bilbaok bere etxeko produktuak sortzearen aldeko apustua sendotuz eta ohiko programazioari balioa erantsiz.

Organo-kontzertuen zikloa urriaren 5ean hasiko da ‘Organoa eta Haur Koruen Ahotsak. Bizkaia Kantuan’ izeneko kontzertuarekin. Bertan, Bizkaiko hainbat haur korutako 8 eta 16 urte bitarteko 120 koralista baino gehiago elkartuko dira, Ignacio Arakistain eta Xabier Urtasun Eraso organistekin batera. Bigarren emanaldian, azaroaren 2an, Thomas Ospital nazioarteko musikari ospetsuak Andoni Egaña eta Maialen Lujanbioren bertsolaritzarekin bat egingo du ‘Bertso-Inprobisazio Kontzertua. Maurice Raveli Omenaldia’ ikuskizunean. Zikloa ‘Talentu Gaztea & Poulenc. Musikene’ kontzertu bereziarekin amaituko da, abenduaren 7an: Javier Moreno Lorenzo organista eta Musikene-ko organo ikaslea izango da protagonista, eta Fp. 93 Organorako, Timbalentzako eta Harientzako Kontzertua interpretatuko du Musikene Orkestra Sinfonikoaren laguntzaz.

SARRERAK SALGAI

Organo kontzertu-zikloraren sarrerak salgai daude gaurtik aurrera www.euskalduna.eus  webgunean.