eu es

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

Euskalduna Bilbao hiriaren ikonoetako bat da, bere diseinu bakarragatik eta arkitekturagatik. Orain arte, larunbatero (12:00etan), eraikina doan ikusteko aukera izan da, txoko guztiak ezagutzeko. Ekimenaren harrera ona dela eta, ordutegi berria jarri da ate irekien jardunaldi horretarako, larunbatetan 10:15etik aurrera. Era honetan, abuztuaren 6tik abenduaren 18ra bitartean, ‘ontzi’ enblematiko honen historia eta txokoak ezagutu nahi dituzten guztiei irekitzen dizkie ateak Euskalduna Bilbao-k.

Euskalduna Bilbao zentro inklusibo eta irekia da eta pertsona guztiek, baita irisgarritasun bereziko beharrak dituztenek, kulturaz gozatzeko aukera izan dezaten lan egiten du. Bisita euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez egin ahal izango da, bisitarien beharren arabera. Gehienez ere 20 laguneko taldetan egin ahal izango dute Tourra. Bisita hau zuretzat da. Gozatuko duzulakoan eta beste askoren artean lehena izango delakoan gaude.