Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara
We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.
0D aretoa eraldatu egingo da, hiru erreferente handiren ikuskizunak jasotzeko: abenduaren 28an eta 29an, Woody Aragón; urtarrilaren 2tik 4ra, Dani DaOrtiz; eta urtarrilaren 5ean, Juan Varela txiletarra
Bilbon, 2019ko abenduaren 19an
Gabon hauetan, Euskalduna Jauregiak eraldatu egingo du 0D Aretoa, “Gertuko Magia Jaialdiaz” ezin hobeto gozatu ahal izateko. Jaialdian 3 mago arituko dira: Woody Aragón, Dani DaOrtiz eta Juan Varela txiletarra. Abenduaren 28an eta 29an eta urtarrilaren 2tik 5era izango da.
Fábrica de Magos izenekoak Euskalduna Jauregirako berariaz diseinatu duen ikuskizuna da. Gaur goizean, Mago Valen ezizenez ezagutzen den Valentín Moro Fábrica de Magoseko zuzendari eta irakasleak, Jaialdiaren xehetasun guztiak aurkeztu ditu prentsaurrekoan, eta bertaratutako guztiak harrituta utzi ditu, hainbat magia jolasekin eta trukorekin.
Baina zer da gertuko magia? “‘Mirariak’ ikus-entzuleengandik oso gertu gertatzen diren ikuskizuna, baita haien eskuetan bertan ere, ikusleen bihotzera zuzenean helduz. Euskalduna Jauregiko 0D Aretoan pantaila handi baten laguntza izango duen oso ikuskizun berezia, “inork xehetasunik galdu ez dezan”, Mago Valenek azaldu duenez.
Jaialdia abenduaren 28an eta 29an hasiko da, “Woody en estado puro” ikuskizuna eskainiko duen Woody Aragónekin. Zuzenean, Euskaldunan, Los Ángeleseko Magic Castell-en (mundu osoko magia klub garrantzitsuenean), Estatu Batuetako telebistako Penny Teller saioan, Korean egin zen mundu mailako FISM kongresuan… jende guztia harrituta utzi duten deabrukeriak eta mirariak…
Urtarrilaren 2, 3 eta 4an, magia Dani DaOrtizen eskuetatik sortuko da. Beste edozein magoren desberdina den jeinua, magia zale guztien erreferente eta eredu. Zelan egin duen jakin nahian burua apurtzea atsegin duten ikus-entzuleentzako mago paregabea da, ez du magia-jokorik egiten, benetako magia egiten du. “100 por 100 Dani DaOrtiz” ikuskizuna aurkeztuko du.
Eta urtarrilaren 5ean, jaialdiari amaiera ezin hobea emateko, mundu osoan parekorik ez duten artista eta ikuskizuna egongo dira Euskaldunan, Juan Varela txiletarra eta “Magia en la Oscuridad” ikuskizuna. Bertan, ilunetan, eta ikus-entzuleen eskuetan, egingo ditu bere trukoak. Ikus-entzuleek eurek egindako magia, ikusmena izan ezik bestelako zentzumen guztiak erabilita. Esperientzia errepikaezina.
Sarrerak salgai daude gaurtik aurrera www.euskalduna.eus webgunean eta ohiko beste kanal batzuetan. Prezioa 18,50 euro (kudeaketa gastuak barne).