Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara
We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.
Euskalduna Bilbaok Musika-Musica jaialdia hartuko du martxoaren 7tik 9ra. Programatutako 70 kontzertuak Bilboko Biltzar eta Musika Jauregiko hainbat aretotan banatuta egongo dira: Auditoriuma, 0A aretoa, 0B aretoa, 0C aretoa, 0D aretoa eta 0E aretoa. Gainera, emanaldi hauetako hamabi kioskoan egingo dira, artista gazteagoei zuzenduta.
Nazioartean eskarmentu handia duten 1.500 musikari baino gehiagok parte hartuko dute Musika-Musican, eta Beethoven, Vivaldi, Chopin, Dvorak, Strauss, Ravel, Bach, Telemann edo Haendel-en obrak interpretatuko dituzte, besteak beste. Aurtengo edizioan, musika klasikoaz gain, dantzak lekua izango du lehen aldiz Kukai taldearen emanaldiarekin. Kontzertu gehienek 45 minutu inguruko iraupena dute, eta horien prezio herrikoiek aukera ematen dute emanaldi bat baino gehiago konbinatu eta eskaintza zabal batez gozatzeko. Jaialdi honen gaia emozioak dira, eta antolatzaileek "Emozioak ehundu" instalazioan parte hartzera gonbidatzen dute jendea, bertaratutako pertsonak tapiz kolektibo bat sortzen laguntzera gonbidatzen dituen jarduera.
Sarrerak eskuragarri daude eta leihatilan edo esteka honen bidez eros daitezke.