eu es

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

MENTES EXPERTAS MARTXOAREN 23AN ITZULIKO DA EUSKALDUNARA, SAIO BIKOITZ BATEKIN, MARIO ALONSO PUIG DOKTOREAREN ESKUTIK

Mentes Expertas martxoaren 23an itzuliko da Euskaldunara Mario Alonso Puig doktorearen eskutik. “Uste duzuna baino askoz gehiago zara” hitzaldiak bi saio izango ditu, 16:00etan eta 19:00etan. “Invencibles 2021” izeneko tourraren barruan, Bilbon egingo diren hitzaldi esklusibo eta bakarrak izango dira.

Mario Alonso Puig Espainiako hizlari garrantzitsuenetako bat da motibazioaren arloan. Adierazi duenez, “Gizateriarentzat hain garrantzitsua den une honetan, gure lotura sakonenarekin konektatu behar dugu, sormena, konfiantza eta gogo bizia sortuko baitira, eta, horri esker, gura dugun guztia egin ahal izango dugu”.

Orain, inoiz baino gehiago, motibazio-hitzaldi horiek gizarteari borrokatzeko gogoa, motibazioa eta indarra transmititzeko aukera ematen dute, gaur egun bizi ditugun egoera eta abaguneak kontuan izanda.

Mario Alonso Puig kirurgia orokorreko eta digestio-aparatuko mediku espezialista da, New Yorkeko Dale Carnegie Institutuak komunikazioari eta giza harremanei ematen dien sari nagusia jaso du, eta lidergoari eta eraldaketa pertsonal eta profesionalari buruzko hitzaldiak eta ikastaroak ematen ditu nazioartean.

Sarrerak