Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara
We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.
Besteak beste, hauek daude aurreikusita: Euskalduna Jauregiak “#SomosAbogacía” izenburua duen Espainiako Abokatutzaren VIII. Gobernu Batzarra hartuko du irailaren 8tik 10era bitartean; irailaren 21ean “BBVA Fundazioaren Ezagutzaren Mugak” / “Fundación BBVA Fronteras del Conocimiento” sarien XII. eta XIII. edizioetako aintzatespenak banatzeko ekitaldia; eta irailaren 23tik 26ra zientziaren dibulgaziorako “Naukas 2021-Zientzia, Eszeptizismoa eta Umorea” ekitaldia.
Bilbon, 2021eko irailaren 6an
Ikasturteari hasiera emateko, Euskaldunako kongresuen eta bileren atalean ekitaldi ugari antolatu dira. Besteak beste, irailaren 8an, 9an eta 10ean, Espainiako Abokatutzaren VIII. Gobernu Batzarra jasoko du; irailaren 21ean, “BBVA Fundazioaren Ezagutzaren Mugak”/ “Fundación BBVA Fronteras del Conocimiento” sarien XII. eta XIII. edizioetako aintzatespenak banatzeko ekitaldia izango da; eta irailaren 23tik 26ra, zientzia dibulgaziorako “Naukas 2021-Zientzia, Eszeptizismoa eta Umorea” ekitaldia.
Espainiako Abokatutzaren VIII. Gobernu Batzarrak Espainiako Abokatutzaren 83 elkargoetako kideak bilduko ditu, eta baita erkidegoetako kontseiluetako arduradunak ere, “#SomosAbogacía” izenburupean. Irailaren 8an, 9an eta 10ean, Estatu osoko 700 abokatu baino gehiago bilduko dira Euskaldunan, elkargoaren munduan gertatzen ari diren aldaketa nagusiak sakon aztertzeko.
BBVA Fundazioaren Ezagutzaren Mugak / Fundación BBVA Fronteras del Conocimiento sariei dagokienez, banaketa ekitaldia irailaren 21ean egingo da Euskaldunan. Egun bat lehenago, mundu mailako bikaintasun zientifikoa eta kulturala aintzatesten duten BBVA Fundazioaren nazioarteko sariak jaso dituztenen omenezko kontzertua izango da Jauregian. Bizkaiko hiriburuak Mugak Sarien ekitaldiak jasoko dituen bigarren aldia izango da, 2019an BBVA Fundazioak, XI. ediziotik aurrera Bilbo bere nazioarteko sarien kontzertuaren eta zeremoniaren egoitza iraunkor bihurtzea erabaki ostean, eta COVID-19aren pandemiak eragindako osasun-alertak 2020an ospakizuna egitea eragotzi eta gero. Hori dela eta, ekitaldi bikoitza egingo da Bilbon, eta Mugak Sarien XII. eta XIII. edizioetan saritutako 35 lagunak aintzatetsiko dituzte.
Euskaldunako meeting & events agendako beste ekitaldi bat Estatuko zientzia dibulgazioko ekitaldi handiena izango da, Naukas 2021, hain zuzen ere. Topaketa horretan, zientzia, eszeptizismoa eta umorea nahasten dira, gazte eta helduentzako jarduera espezifikoen bitartez. Ezagutza zientifikoaren dibulgazioa protagonista izango duten lau egun (irailaren 23tik 26ra), modu erraz eta ez serioan ikasiz, 10 eta 20 minutu bitarteko hitzaldiez osatutako programarekin. Hitzaldi bakoitzak gai ezberdin bat jorratuko du, ikuskizunari bere ohiko dinamismoa emanez.
Meetings & events agendari buruzko informazio gehiago: www.euskaldunabilbao.com