Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara
We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.
Datozen egunetan, Euskaldunan hainbat ekitaldi izango dira, besteak beste: apirilaren 27an, “LANEKO ARRISKUEN PREBENTZIOA: ARRISKU ERGONOMIKOEN FUNTSEZKO ALDERDIAK”; apirilaren 28an, “CIE AUTOMOTIVE, S.A.-ko AKZIODUNEN BATZAR NAGUSIA”, eta apirilaren 29an “2022 MUTUALIA SARIEN 9. EDIZIOA”.
Bilbon, 2022ko apirilaren 25ean
Meetings & Events agenda anitzak beteko du Euskaldunako agenda aste honetan. Datozen egunetan hainbat ekitaldi hartuko ditu, besteak beste: asteazken honetan, apirilaren 27an, “Laneko arriskuen prebentzioa: arrisku ergonomikoen funtsezko alderdiak”; ostegunean, apirilaren 28an, “Cie Automotive, S.A.-ko akziodunen Batzar Nagusiaren” txanda izango da, eta apirilaren 29an, ostirala, “2022 Mutualia Sariak 9. edizioak” hartuko du lekukoa.
Laneko arriskuen prebentzioa: arrisku ergonomikoen funtsezko alderdiak
(apirilaren 27a)
Asteazken honetan, apirilaren 27an, “Laneko arriskuen prebentzioa: arrisku ergonomikoen funtsezko alderdiak” jardunaldia egingo da. APDk eta OSALANek – Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak, beste topaketa-ziklo bat egingo dute 2022an, laneko arriskuen prebentzioaren arloko zuzendaritza taldeetako kideei laguntzeko tresnak emateko.
Lehen jardunaldi honetan arrisku ergonomikoen funtsezko alderdiak ezagutarazi gura dituzte, hainbat sektoretako lanarekin erlazionatutako muskulu eta hezurretako nahasmenduen prebalentzia handia dela eta, ezbehar-tasaren eta gaixotasun profesionalen datuek erakusten duten bezala. Nahaste horien prebentzioan edo detekzio goiztiarrean inbertitzea jardunbide egokia da enpresentzat, langileen osasuna eta lanerako gaitasuna bermatzeko. Horrek, gainera, errendimendua eta, beraz, produktibitatea hobetzea ekarriko du, pertsonen, enpresen eta gizarte osoaren ongizaterako onurak sortuz.
Ekitaldiei buruzko informazio gehiago:
https://www.euskaldunabilbao.com/congresos-y-reuniones/
Cie Automotive, S.A.-ko akziodunen Batzar Nagusia (apirilak 28)
CIE Automotive S.A.-ren Administrazio Kontseiluak Sozietateko Akziodunen Ohiko Batzar Nagusirako deia egin du. Batzar hori 2022ko apirilaren 28an egingo da, 12:30ean, lehenengo deialdian, eta, hala badagokio, hurrengo eguneko ordu berean, bigarrenean, Euskalduna Bilbaon.
Ekitaldiei buruzko informazio gehiago:
https://www.euskaldunabilbao.com/congresos-y-reuniones/
2022 Mutualia Sarien 9. edizioa (apirilak 29)
Segurtasunaren, osasunaren eta aniztasunaren topaketa
Apirilaren 29an, Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Munduko Eguna ospatu eta egun batera, Mutualiak, enpresetako segurtasuna, osasuna eta aniztasuna jorratuko dituen topaketa egingo du Euskaldunan.
Ekitaldiak bide-segurtasuna, enpresa osasungarria, absentzien kudeaketa eta exoeskeletoak landuko dituzten standak izango ditu. Bertaratzen diren pertsonek hainbat jarduera egin ahal izango dituzte, osasun-azterketatik (zenbait osasun-parametro neurtuko dira) alkoholaren edo drogen eraginpean gidatzearen simulazioak egitera.
Ekitaldi nagusiak laneko arriskuen prebentzioan berrikuntzari buruzko hitzaldia jasoko du, Silvia Leal zientzia dibulgatzaile eta etorkizuneko joeretan adituaren eskutik. Hitzaldiaren ondoren Mutualia Sariak, 0Bidean aintzatespenak eta laneko arriskuen prebentzioarekin erlazionatutako argazki onenen sariak banatuko dira, azken horiek, gizartea laneko segurtasunaren eta osasunaren garrantziaz kontzientziatzeko Mutualiak urtero antolatzen dituen lehiaketara aurkeztutako argazki guztietatik aukeratuak. Argazki horien irabazleak “Prebentzioko Begiradak” erakusketa ibiltariari gehituko zaizkio. Erakusketa hori ere Euskaldunan ikusi ahal izango da egun horretan.
Ekitaldiei buruzko informazio gehiago:
https://www.euskaldunabilbao.com/congresos-y-reuniones/