Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara
We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.
Hiru egun, gaurtik ostiralera arte, iraungo dituen programan lau maisu konferentzia, 16 mahai inguru, 11 topaketa adituekin, ahozko 11 komunikazio saio eta posterren ahozko beste lau jasoko dira, beste jarduera batzuen artean
Bilbon, 2019ko urriaren 16an
Gaurtik ostiralera arte, Euskalduna Jauregiak Endokrinologia eta Nutrizio Elkarte Espainiarraren (SEEN) 60. Kongresu Nazionala hartuko du. Bertan, nazio eta nazioarte mailako 1.200 aditu baino gehiago elkartuko dira.
Kongresua luzatuko den hiru egunetan, beste gai berritzaile batzuen artean, obesitatearen, metabolismoaren eta minbiziaren artean dagoen erlazioa, p53 proteina tumoralak minbiziaren zelulak deuseztatzeko duen potentziala eta pertsona obesoen artean minbiziaren eragina murrizteko dauden aukera terapeutikoak eta kirurgikoak (kirurgia bariatrikoa) landuko dira.
Gaztambide doktoreak, Bilerako tokiko Batzordeko presidenteak azpimarratu duen bezala, hitzordu zientifikoa “Endokrinologiaren egoerari, alterazio metabolikoei eta nutrizioari buruzko ezagutzak eta iritziak trukatzeko aukera da. 350 jakinarazpen baino gehiago jaso dira, eta programa zientifikoan lau maisu konferentzia, 16 mahai inguru, 11 topaketa adituekin, ahozko 11 komunikazio saio eta posterren ahozko beste lau jasoko dira, beste jarduera batzuen artean”.
Gaixotasun endokrinoen eta nutrizioaren konplexutasun maila altua hor dagoen arren, gaur egun aurrerapen garrantzitsuak ari dira ematen, oso mesedegarriak pazienteentzat eta gizartearentzat orokorrean. Kongresuan landuko diren beste gai interesgarri batzuk hauek izango dira: teknologia berrien eguneratzea mellitus diabetesaren kontrolerako; endokrinoak ugalkortasunaren azterlanean betetzen duen lekua egunean jartzea; terapia nutrizionalak gaixotasun jakin batzuk lantzeko orduan duen garrantzia; tumore hipofisarioen azterketa; gaixotasun tiroideen tratamendua; edo hezurren metabolismoaren arazoei buruzko berrikuntzak.
Bilbo Obesitatearen kontrako Hirien Aliantzan sartu da
SEENen 60. Kongresuaren barruan, Bilboko Udalak eta elkarte zientifikoak akordioa sinatu dute gaur goizean bertan. Akordio horren bitartez Bizkaiko hiriburua Obesitatearen kontrako Hirien Aliantzan sartu da, eta elikadura osasungarria eta ariketa fisiko erregularra sustatuko duten hiri barruko ekimenak aurrera eramateko konpromisoa hartu du, obesitatea eta horrekin erlazionatutako gaixotasun tasa murrizteko, 2 motako mellitus diabetesa edo hipertentsio arteriala, besteak beste.
“Horrela, Bilbok, dagoeneko aliantzaren barruan zeuden Granadarekin, Valentziarekin eta Madrilekin egin du bat. Hiri horiek guztiek, bertako biztanleen elikadura eta bizitza ohitura osasungarriak bultzatzeko aukera emango duten baliabideak edukitzeko erantzukizuna onartu dute, informazioari eta hezkuntzari dagozkionak eta baliabide materialak. SEEN elkarteak, bere aldetik, “laguntza instituzionala eta euskarri zientifikoa jarriko du hirien esku”, Irene Bretón doktoreak SEENeko presidenteak adierazi duenez.
SEEN elkarteari buruz
Endokrinologia eta Nutrizio Elkarte Espainiarra (SEEN), endokrinologoek, biokimikariek, biologoek eta endokrinologiaren, nutrizioaren eta metabolismoaren alorretan lan egiten duten beste espezialista batzuk osatutako elkarte zientifikoa da, eta alor horien ezagutzan sakontzeko eta ezagutza hori zabaltzeko helburua du.
Gaur egun, SEEN elkarteak 1.700 kide ditu, guztiak ere hormonen, metabolismoaren eta nutrizioaren azterketan inplikatutakoak. Gaikako arlo horietako erreferentziazko Elkarte Zientifiko gisa dago aintzatetsita, eta bere helburuen artean ezagutza berriak sortzea eta ezagutza horiek arreta klinikora eramatea dago, gaixotasun endokrinologikoak edo/eta nutrizionalak dituzten pazienteen diagnostikoan eta tratamenduan hobekuntzak lortzeko.