eu

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

“Los Chicos del Coro” Euskaldunan izango dira abenduaren 29an

“Los Chicos del Coro” abesbatzako kideek oso kontzertu berezi batekin ospatuko dute 28. urteurrena; izan ere, kontzertua eskainiko dute Euskaldunan, abenduaren 29an. Taldeak, Europako ahots zurien kantu-masarik onenetakoak, garai guztietako haur-filmetako abesti ahaztezinez osatutako errezitaldia eskainiko du Auditoriumean, bai eta nazioartean ospea eman zien filmeko kantuak eta euren ohiko errepertorioko beste pieza batzuk ere.

“Los chicos del coro” Lyongo Les Petites Chanteurs de Saint Marc abesbatza frantseseko kideak dira, eta mundu osoan dira ezagunak, izen bereko filmeko soinu-banda ahaztezineko ahotsak jarri zituztelako.

Nicolás Portek zuzendutako abesbatza misto hau Lyongo San Markos Zentroan eskolatutako 10 eta 15 urte bitarteko 80 bat neska-mutikok osatzen dute. Lyongo Fourvière basilikako ospakizun erlijiosoetan hartzen du parte 1993az geroztik, eta Europako abeslari txikien abesbatza onenetakotzat jotzen dute.

“Los Chicos del Coro” filmeko protagonistak izan ziren, musikari eta sentimenduei buruzko istorio zoragarria, bihotza hunkitzen duena. Oscar sarietarako bi izendapen izan zituen (Jatorrizko Abesti Onena eta Atzerriko Hizkuntzako Film Onena), eta Zine Europarraren Saria lortu zuen, soinu-banda onenarentzat.

Pelikula milioika lagunek ikusi zuten Europa osoan, eta, bertan izandako arrakastaren ondorioz,  euren kontzertuak fenomeno mediatiko bihurtu dira.

Famatu egin zirenetik, herri askotan erakutsi dute euren talentua aingeru-ahotseko ume hauek: Boli Kosta, Libano, Errusia, Reunion uhartea, Japonia, Kanada, AEB, Kaledonia berria eta ia-ia Europa osoa.