Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara
We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.
Bilbon, 2022ko ekainaren 8an. Aste honetan (ekainaren 7tik 11ra) Medikuntza Orokor eta Familiakoaren XXVIII. Kongresu Nazionala egingo da Bilboko Euskaldunan, Medikuntza Orokor eta Familiakoaren Espainiako Elkarteak (SEMG) antolatuta.
Antolakuntzatik jakinarazi dutenez, sei egunetan zehar ekitaldiak Lehen Mailako Arretaren arloko 4.874 parte-hartzaile bildu nahi ditu guztira. Horietatik 1.478 aurrez aurre bilduko dira ostegunetik larunbatera bitartean Euskaldunan, eta 3.396k online jarraituko dituzte eduki guztiak, Espainiatik zein kanpotik. Esperientziak, ikerketak, ezagutzak eta balioak partekatuko dituzte, pazienteen arreta hobetzeko helburuarekin.
Kongresuaren antolakuntzatik jakinarazi dutenez, hitzorduak eragin ekonomiko handia izango du Bilbon, izan ere, kalkulatzen denez, parte-hartzaile bakoitzak batez beste 1.500 euroko gastua egingo du hirian.
SEMGen kongresu nazionalak irauten dituen sei egunetan 84 saio emango dira guztira, 134 adituren eskutik. Batzorde zientifikoak 891 jakinarazpen onartu ditu, eta horietatik 8 sarituko dira.
SEMGen XXVIII. Kongresuaren leloari dagokionez, ‘Berregokituz, Familiako Medikuntzaren balioak galdu barik’, antolatzaileek azaldu dutenez, “une zailetan bada ere, mediku orokorrek eta familia-medikuek une bakoitzeko arreta-jardunbidera berregokitzen jarraituko dute, balioak galdu barik, eta behar duten guztien ondoan jarraituz.”
SEMGek kongresu erakargarri eta interaktiboa egin gura izan du biltzarkideekin, haiek izan daitezen kongresuko prestakuntza-jardueren protagonistak, hitzaldi magistraletatik hasi eta hainbat tailerretara; horietan, parte-hartzaileak izango dira euren prestakuntzaren eragile nagusiak, ezarritako helburuak lortzeko gidari bikainak izango diren esparru guztietako erreferentziazko profesional adituen eskutik.
Informazio gehiago jasotzeko jarri harremanetan:
Sonia Morales (Comunicación SEMG)
626 301 370 // gabinetecomunicacion@semg.es