eu es

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

LA OREJA DE VAN GOGH TALDEAK EUSKALDUNAN LARUNBATERAKO AURREIKUSITA ZEGOEN KONTZETUA ATZERATU EGIN DU EKAINAREN 12RA

Eskuratutako sarrerek egun berrirako balioko dute, inolako gestiorik egin behar barik

Kontzertuaren sustatzaileak Euskalduna Bilbaori jakinarazi dionez, pandemiak eragindako egungo egoera dela eta, LA OREJA DE VAN GOGH taldeak apirilaren 17an Euskaldunan  eman behar zuen kontzertua 2021eko ekainaren 12an izango da, bi saiotan, 17:00etan eta 19:30ean.

Sarrerek egun berrirako balioko dute, eta ez da beharrezkoa izango erosleak inolako gestiorik egitea. Egun berrira joaterik ez baduzu, erosketaren itzulketa eska dezakezu, idatziz taquilla.euskalduna@gmail.com helbide elektronikoaren bidez, sarreren kopia erantsita.

Sustatzaileak barkamena eskatu gura du erabaki horrek sor ditzakeen eragozpenengatik, eta ikus-entzuleen konfiantza eskertu gura du.