Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara
We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.
Aste Nagusian izandako arrakastaren ondoren, “LA LLAMADA” Euskalduna Jauregiko Auditoriumera itzuliko da bi emanaldi bakarrekin, abenduaren 26an eta 27an, 20:30ean.
Horrela, “LA LLAMADA” Euskaldunara itzuliko da Gabonetan, eta agertoki gainean Nerea, Angy, Mar Abascal, Roko eta Raoul arituko dira.
SUMA LATINAk ekoiztutako LA LLAMADA, fedeari, adiskidetasunari, lehenengo maitasunari, nortasunaren bilaketari, elektro-latinoari eta Whitney Houstoni buruzko komedia da, eta zuzeneko abestiak eta Jainkoaren banda ditu. Sari asko lortu ditu: Antzerkiko muntaketarik onena, El Paíseko irakurleen iritziz; 13 Broadway World Sari; Libertad Teatro 2015 Saria; Time Out 2017 Antzezlan Onenaren Saria… besteak beste. LA LLAMADA zinera eraman zen 2017an, arrakasta handiarekin.
SINOPSIA
2013ko uda. Segovia. «La Brújula» kristau kanpalekua. Bernarda de los Arcos, heldu berri den monjak, kanpalekua salbatu gura du, bere «Viviremos firmes en la fe» abestiarekin. Milagros ahizpak, zalantzaz beteta bizi den gazteak, Presuntos Implicados taldea zenbat atsegin zuen gogoratzen du. Eta Mariak eta Susanak, zigortuta dauden bi nerabek, euren Suma Latina taldearekin arrakasta lortzearekin egiten dute amets. Baina gau batean Mariari Jainkoa agertzen zaionean, dena aldatzen hasten da. Izan ere, Jainkoak asko atsegin du Whitney Houston.
Sarrerak eskuratu daitezke jadanik www.euskalduna.eus helbidean eta ohiko beste kanal batzuetan, 32 eurotik aurrera (kudeaketa gastuak barne).