eu es

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

Adierazpen-askatasuna aztergai EHUren 2022ko Giza Eskubideen Nazioarteko Batzarrean

Bilbo, 2022ko apirilaren 01ean

Datorren asteazkenean, apirilaren 6an, emango zaio hasiera Giza Eskubideen Nazioarteko II. Batzarrari, Iñigo Urkullu lehendakaria, Eva Ferreira Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea eta Jon Mirena Landa Giza Eskubideen eta Botere Publikoen EHUko Unesco Katedraren zuzendaria bertan direla. EHUko Katedrak eta Eusko Jaurlaritzak antolatu dute ekitaldia. Aurtengo edizioa, adierazpen-askatasunaren errealitatea eta erronkak aztertuko dituzte Batzarrean, nazioarteko adituen parte-hartzearekin. Bi urtez behingo hitzordua, pandemiaren ondorioz atzeratu zena, apirilaren 6tik 8ra egingo da Bilboko Euskalduna jauregian.