Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara
We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.
Abenduaren 23an, 20:00etan, Auditoriumean
Lana, 1934ko azaroaren 13an Fuencarral Antzokian arrakasta handiz estreinatu zen bi ekitaldiko sainete lirikoa da, eta Pablo Sorozabal maisua behin betiko finkatu zuen konposatzaile gisa.
Bilbon, 2019ko urriaren 28an
Zartzuela Euskalduna Jauregiko Gabonetako egitarauaren parte izango da. Sevillako Luis Fernandez konpainia lirikoa abenduaren 23an itzuliko da Jauregira, 20:00etan, "La del manojo de rosas" ikuskizunarekin.
Ikus-entzuleek, 1934ko azaroaren 13an Fuencarral Antzokian arrakasta handiz estreinatu zen eta Pablo Sorozabal maisua konposatzaile gisa behin betiko finkatu zuen bi ekitaldiko sainete lirikoarekin gozatzeko aukera izango dute.
Ikuskizunaren bi orduak hartzen dituen ekintza Madrilgo auzo bateko plazan gertatzen da. Bertan garaje bat, taberna bat eta “La del manojo de rosas” lore denda daude.
Sarrerak eskuratu daitezke jadanik www.euskalduna.eus helbidean eta ohiko beste kanal batzuetan. Prezioa: 11,50 euro (kudeaketa gastuak barne).
Sinopsia
Bertan, Joaquín ofizial mekanikoa eta haren ikaslea den Capó, Don Daniel lore dendaren jabea eta tabernako zerbitzaria daude. Zerbitzariari Espasa esaten diote, entziklopedietako hitzak “larregi” erabiltzea atsegin duelako. Ascensión, lore dendako langilea, Don Danielen alaba, heziketa fineko neska gaztea da, baina harro dago bere langile jatorriarekin. Hori dela eta, bere mailako gizon batekin baino ez du maitasun konturik gura. Don Danielek Ricardo hegazkinlari gaztearen proposamena onartzeko gomendatu dion arren, Ascensiónek Joaquín mekanikoa maite du.
Maitasun gatazka horren ondoan, beste nahaspila bat sortuko da Claritaren, manikura dotorearen, Capóren eta Espasaren artean. Clarita lehenengoaren neska-laguna den arren, ez dio muzin egiten bigarrenari, Capóren maitasuna zelakoa den ikusteko.
Joaquínen gurasoak Doña Mariana eta Don Pedro txatarra trafikatzaile aberatsa dira.
Pertsonaiak aipatu ondoren, zartzuelak berez duen umorearen ukituak dituen klase borroka istorioaren aurrean gaude.
Antzezle taldea
ASCENSIÓN: Hevila Cardeña
JOAQUÍN: Antonio Torres
RICARDO: Lorenzo Moncloa
ESPASA: Ángel Walter
CLARITA: Raquel Cordero
CAPÓ: Carlos Crooke
DOÑA MARIANA: Amelia Font
DON DANIEL: José Manuel Velasco
DON PEDRO: Félix Granado
INGELESA: Manuel Fernández
FISGA: Nora Franco
GIZON PARROKIANOA: Sabas Balanzategi
EMAKUME PARROKIANOA: Estíbaliz Sánchez
EL DEL MANTECAO: Jordi Martínez
ZERBITZARIA: Sabas Balanzategi