eu es

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

JOSÉ LUIS PERALES EUSKALDUNAN ARITUKO DA MAIATZAREN 20AN, BERE AGUR BIRAN

Ostiral honetan kaleratuko den "Mirándote a los ojos" bere azken lana aurkeztuko du

Pablo Peralesen ekoizpenarekin grabatutako 35 abesti, abeslariaren musika ibilbidetik gehien ezagutzen dena eta hainbeste ezagutzen ez dena jasoz

Bilbon, 2019ko azaroaren 20an

Euskalduna Jauregiak Jose Luis Peralesen "Baladas para una despedida" birako lehen kontzertuetako bat hartuko du datorren maiatzean. Maiatzaren 20an, 20:30ean, ostiral honetan argitaratuko den "Mirandote a los ojos" lan berria taularatuko du.

Agertokietan bost hamarkada eman ondoren, artistak maiatzean hasiko du "Baladas para una despedida" agur bira, Pablo Peralesen ekoizpenarekin grabatutako hiru diskoren, 35 abestiren, argitalpenarekin batera.

Azken lan horretan, Peralesek bere musika ibilbideko ezagunena eta ez hain ezaguna biltzen du. "Mirándote a los ojos" hiru diskok osatzen dute: "Recuerdos", bere hamabost lan arrakastatsuenetako batzuk biltzen ditu; "Retratos", beste batzuentzat idatzitako edo beste artista batzuek bertsionatutako hamar kantu; eta "Melodías pérdidas", artistarentzat bereziki maitatuak diren hamar kantuz osatua. Emanaldia "Algo nuevo que contarte" film dokumentalarekin osatuko da.

Bere ibilbide profesionalean Jose Luis Peralesek urrezko eta platinozko ehundik gora disko lortu ditu, eta bere abestien bertsioak hainbat hizkuntzatan abestu dira, ingelesez, alemanez, errusieraz, txineraz edo arabieraz, besteak beste.

Sarrerak eskuratu daitezke jadanik www.euskalduna.eus webgunean eta ohiko beste kanal batzuetan, 27,50 eurotik hasita (kudeaketa gastuak barne.)