eu es

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

JAVIER IRIONDO COACH-AK 500 PERTSONA BAINO GEHIAGO ELKARTUKO DITU GAUR ARRATSALDEAN EUSKALDUNAN, GAINDITZE ETA INDAR EMOZIONALARI BURUZKO HITZALDIAN

Iriondo, pertsonei beldurra galtzen eta emozioak kudeatzen laguntzen espezializatuta dago

 Ponentzia, norberak gura duena izateko, bere burua gainditzeko, hazteko eta norberak dituen ametsak konkistatzeko gaitasuna transmititzea bilatzen duen “Mentes Expertas Tourra 2019” izenekoaren barruan dago

Bilbon, 2019ko azaroaren 26an

Bostehun lagun inguru elkartuko dira gaur arratsaldean Euskalduna Jauregian, kirolarien motibatzailea izateagatik ezaguna den eta Euskalduna Jauregian "Gainditze eta indar emozionalari" buruzko hitzaldia eskainiko duen Javier Iriondo zuzenean entzuteko.

Iriondok dioenez, "Lortu dezakegun konkista nagusia norbera konkistatzea da", eta horri buruzko hitzaldia emango du gaur arratsaldean Euskaldunan.

Iriondo, pertsonei beldurra galtzen eta emozioak kudeatzen laguntzen espezializatuta dago; hori lortu ahal izateko, pentsamenduak hezteko, zailtasunei aurre egiteko, onartzen ikasteko eta buruko indarra lortzeko gakoak eskaintzen ditu.

Mentes Expertas

Gaur arratsaldeko hitzaldia “Mentes Expertas Tourra 2019” izenekoaren barruan dago. Antolakuntzatik, “GARAITEZINAK” izena jarri diote, “bertaratuei, gura dutena izateko, gainditzeko, hazteko, arazoei aurre egiteko eta euren ametsak lortzeko gaitasuna dutela transmititzeko” Marina Zambrana eta Perico Cornejo Mentes Expertas ekimenaren zuzendariek adierazi dutenez.

Mentes Expertas ekimenetik adierazi dutenez, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME-OMS) “XXI. mendeko epidemia” izendatu du depresioa, eta aurreikusi duenez, biztanleen %10 eta %20 artean gaixotasun hori jasoko du bere bizitzako uneren batean. Horren ondorioz, gaur arratsaldeko hitzaldiaren eta antzekoen helburua hau da: “pertsonei euren bizitza aldatzen, euren emozioak zelan kudeatu erakusten, ahalik eta jarrera onena izaten, euren beldurrei aurre egiten, egoera zailak gainditzen, bizitza pertsonalean edo lanekoan berriro motibatzen eta euren pentsamenduak menderatzen laguntzea da. Bizitzak aldatzen dituzten hitzaldiak: hitzek pertsonei laguntzeko duten gaitasuna”.

Mentes Expertasen hitzaldiak, psikologia positiboa aplikatuz aldaketaren bitartez hobekuntza pertsonala lortzeko jarreran eta aukeretan zentratzen dira. Hitzaldi horietan, pertsonak euren bizitzak aldatzeko gai izan daitezen beharrezkoak diren tresnak eskaintzen dira, egoeraren diagnostikoa egiten lagunduz “non dauden eta nora joan gura duten uler dezaten”.