Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara
We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.
Euskaldunak berriro irekiko ditu ateak, COVID-19aren ondorioz ezinbestekoa izan den itxieraren ondoren. Talde osoa Jauregian egongo da berriro modu fisikoan, bezeroen esanetara, eta dena prest izango du, mota guztietako bilerak jasotzeko.
Jauregiak beti bezala jarraitzen du lanean, heltzen den eskari bakoitzaren beharretara egokituz, une honi dagozkion gehigarriekin: segurtasun protokoloei buruzko bermea aretoetan eta guneetan (edukierak eta jendearen artean gorde beharreko tarteak, sarbideak eta jendearen joan-etorriak eta guneen garbiketa).
Halaber, Euskaldunak, teknikariek eta aretoetan dauden laguntzarako langileek, aretoetan eta gune guztietan prebentzio neurriak hartuko dituztela bermatzen du. Ekitaldi bakoitzak aurretiazko azterketa eta prebentziozko neurriei buruzko plan indibidualizatua izango duela ziurtatzen da.
Euskaldunaren moldakortasuna gogorarazi behar da. Bertako aretoek ekitaldi bakoitzaren formatura eta tamainara egokitzeko gaitasuna dute (10 pertsonatik 2.000ra), eta, ondorioz, ekitaldi bakoitza berezia da.
Elkartzeko leku segurua, arautegia une oro aldatzen ari den salbuespenezko egoera honetan. Horrez gain, Euskaldunak duen gune aniztasuna oso alternatiba garrantzitsua da egungo egoeran bulegoak txiki geratu zaizkien enpresentzat.
Euskaldunako talde osoa zure esanetara dago, zure bilera ekitaldi paregabea bilakatzeko: info@euskalduna.eus edo 944 035 000 telefono zenbakia.