eu es

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

IZAROK EUSKALDUNAN EMAN BEHAR ZUEN KONTZERTUA URRIAREN 16RA ATZERATU DA

Artista bizkaitarra maiatzaren 2an aritu behar zen, “Limones en invierno” hirugarren diskoa aurkezteko biraren barruan

 

Eskuratutako sarrerek egun berrirako balioko dute. Dena den, erosleren batek bere sarreren dirua berreskuratzea gura badu, gaurtik aurrera egin ahal izango du, eskuratzeko erabilitako kanal bera erabiliz

 

Bilbon, 2020ko apirilaren 15ean

Izarok udazkenera, urriaren 16ra, atzeratu du maiatzaren 2an, “Limones en invierno” bere hirugarren lana aurkezteko Euskalduna Jauregian aurreikusita zuen kontzertua. Ordu eta leku berean izango da, 20:30ean Auditorium-ean. Hainbat belaunaldi elkartuko dituen eta kontzeptuei eta estiloei dagokienez irekita egongo den proposamena.

Gogorarazi behar da artista bizkaitarrak urtarrilaren amaieran aurkeztu zuela bere disko berria Euskaldunan, kolorez, usainez, tenperaturaz eta kontraste zirraragarriz betetako diskoa. Lankidetza Xoel Lopezekin, kritika bikainak, hasiera arrakastatsua salmenta zerrendetan… Bira Mexikon hasi zuen, baina Espainiara heldu ondoren, bertan behera utzi behar izan zuen, osasun alarma dela eta.

Sustatzaileak adierazi duenez, lehentasuna ikus-entzuleen, artistaren eta kontzertuaren antolakuntzan parte hartzen duten guztien osasuna eta segurtasuna babestea da, eta baita osasun arloko agintarien gomendioak jarraitzea ere, epidemia ahalik eta lasterren gainditzeko.

Eskuratutako sarrerek egun berrirako balioko dute. Dena den, erosleren batek bere sarreren dirua berreskuratzea gura badu, gaurtik aurrera egin ahal izango du, eskuratzeko erabilitako kanal bera erabiliz. (Oharra: Euskalduna Jauregiko txarteldegiak itxita daude bestelakorik adierazi arte. Online erosketa egin den kasuetan dirua itzultzeko eskaria info@euskalduna.eus helbidearen bitartez egin daiteke, erosketaren lokalizatzailea eta erositako sarreren kopia erantsiz).

 

Barkamena eskatu gura dizuegu aldaketa honek eragin ditzakeen eragozpenengatik.