Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara
We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.
Pabellón 6ko Antzerki Laborategiak Bernarda Albaren etxea, Federico García Lorcaren hilondoko obra, aurkeztuko du Euskaldunan, azaroaren 17an. Obra Granadako poeta handia hil eta bi hilabetera estreinatu zen. Oraingoan, Itziar Lazkanok moldatuta dator. Ikusle guztientzako lau emanaldi izango dira.
Olatz Ganboa, Vene Herrero, Idoia Merodio, Nagore Navarro, Leire Orbe, Carmen Pardo, Aiora Sedano eta Yannick Vergara dira protagonistak. Bernarda Albaren etxea jarraitutasunaren aurkako oihu errebeldea da, opresio patriarkalaren garaian. Iragan hurbilera egindako bidaia, emakumeen berdintasun-eza eta haien aurkako biolentzia oinordetzan hartutako kultura-ereduen irrazionaltasunaren ondorio direla ulertzeko.
Obrak Bernarda Albaren istorioa kontatzen du. Bigarrenez alargun gelditu ostean (60 urterekin), hurrengo zortzi urteetan luto zorrotza egitea erabakiko du. Bost alabak amaren muturreko zorroztasunaren biktima izango dira, eta familia-etxera kateatuta biziko dira.
Bernarda Albaren etxea obran, moral errepresiboak eta itxurakerien zamak arriskuan jarriko dituzte emakumeen eskubideak. Askatasunaren eta autoritatearen arteko lehia, eta errealitatearen eta nahiaren arteko gatazka ardatz dituen drama honek García Lorcaren konpromiso sozial eta politikoa erakusten du.