Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara
We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.
Kontzertua 2020ko otsailaren 29an izango da, 20:00etan, Auditoriumean; sarrerak salgai daude dagoeneko
Bregovicek folklore tradizionaleko soinuak rockarekin, Bulgariako musikarekin eta beste musika estilo batzuekin nahasten ditu, eta hori da hain konposatzaile berezia bilakatzen duena. Estilo propioa eta karisma berezia erakusten ditu alde guztietatik
Bilbon, 2019ko urriaren 29an
Goran Bregovic Bosnia Herzegobinako gitarra jotzaile, konposatzaile, moldatzaile eta musika ekoizleak oso kontzertu berezia emango du Euskalduna Jauregian, “Sarajevoko hiru gutun” azken diskoa aurkezteko. 2020ko otsailaren 29an izango da, 20:00etan, Auditoriumean.
Emir Kusturicaren 'El tiempo de los gitanos' filmeko soinu bandarekin debuta egin zuenetik, Balkaneetako artista ikono bilakatu da, eta mundu osoko auditorium onenak haren emanaldi paregabeen lekuko izan dira. Horrela, 2020ko otsailean Euskaldunara iritsiko da.
Bregovićek (Sarajevo, Bosnia, 1950) estilo propioa eta musika lengoaia paregabea ditu, eta horiek karisma berezia duen artista bilakatzen dute. Aipatutako ezaugarriak, Euskalduna Jauregiko ikus-entzuleak harrituta utziko dituen "Sarajevoko hiru gutun" lanean agertzen dira. Bere lanetan folklore tradizionaleko soinuak, rocka, Bulgariako musika eta beste musika estilo batzuk nahasten ditu. Eta hori da, hain zuzen ere, hain konposatzaile berezia bilakatzen duena.
Goran Bregovicek “Sarajevoko hiru gutun” disko berria aurkeztuko du Euskaldunan. Lan horretan, artista kristauen, juduen eta islamaren jarraitzaileen biolin musika elkartu eta hainbat herrialdetako ahotsak biltzen ditu, hala nola Bebe abeslari eta konpositorea, Riff Cohen abeslari eta antzele israeldarra, Rachid Taha abeslari aljeriarra eta Asaha abeslari israeldarra, besteak beste.
Musikariak azaldu duenez, oraingoan ez du izaera politikoa duen lanik merkaturatu nahi, "artistak elkartu" eta "utopiaren" aurrean duen interesa "transmititzen" saiatu gura du. "Mundu honetan gauza on guztiak utopiatik hasten dira", esan du "dantzatzeko eta edateko" balioko duen lanean erlijio anitzetako jarraitzaileak batzeko erakutsi duen interesa azalduz.
Sarrerak eskuratu daitezke jadanik www.euskalduna.eus helbidean eta ohiko beste kanal batzuetan. Prezioa: 29 eurotik hasita (kudeaketa gastuak barne).