Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara
We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.
GAU ZURIA 2023
Hiria ekitaldi artiztikoz betetzen duen Gau Zuriak ohiko paisaia aldatzen du, baita ere hiriburuko Kongresu eta Musikaren Jauregian. Euskalduna Bilbaok edizio honetako ibilbidean parte hartuko du, 'Bilbo, Zigilu Kulturala duen Hiria' lelopean, artea eta aisialdi kulturala herritarrengana hurbildu eta sorkuntza artistikoa sustatu nahi duen ekimenarekin bat eginez. Oraingoan, ostirala eta larunbata, aire zabalean argi eta soinu ikuskizuna ospatuko da, hiriko leku ezagun honi itxura desberdina ematen diona.
Informazio gehiago: Gau Zuria 2023
ROOF EUSKALDUNA TERRAZA
Euskalduna Bilbaok aisialdi eta entretenimendu eskaintza osatzen du eraikineko zazpigarren pisuko terraza ikonikoarekin. Abandoibarrako bihotzean kokatutako 360 graduko bista panoramikoa duen talaiak, hiriburuko ostiral eta asteburuetarako “tardeo” dakarkigu. Urriaren 31 arte irekita egongo da be Bilboko kokaleku iradokitzaile eta pribilegiatuenetako bat.
ROOFen eskaintza paregabea da, bere dimentsio eta edukieraz gain, bertatik Deustu, Abandoibarra, Casilda Iturrizarren parkea, Jesusen Bihotza, Olabeaga eta beste asko ikusten ditugun bitartean musikaz gozatzeko eta aukera ematen digu Euskalduna Bilbaoko azken solairuan kokatutako terrazak
ROOF Euskalduna Terraza, zerua gure gainean dugula, Bilboko ‘place to be’-a da, jendeak egon nahi duen leku horietako bat, linea dotoredun zabaltza, dekorazioa asko zaintzen duena, garaikidea, argiztaturiko koktel barra eta sofa-gunearekin.
Do you ROOF?
MARIFESTA
Samantha Ballantines drag queen eta umoristak bere talentu artista guztia azalduko du 18:00etatik 20:00etara ROOF Euskalduna Terrazan. Euskalduna Bilbaok Bilbao Bizkaia Harro 2023-aren programazioan dakarren proposamena da hau. Ikuskizun lotsagabe eta probokatzailea da berea, bakarrizketa bikaina, publikoaren parte hartzea bilatzen duena eta hau abesten eta dantzatzen jartzen duena barrez egiten duen bitartean.
Bilbo Bizkaia Harrok 60 jarduera baino gehiago biltzen ditu bere programan, LGBTIAQ+ aniztasunarekiko errespetuzko mezua zabaltzeko helburuarekin. Samantha Ballantines-ek, Miss Sinpatia, Drag Race España telebistako programaren bigarren denboraldian parte hartu zuen, RuPaul's Drag Race telesail estatubatuarrean oinarritutako telerrealitate formatuan.
Informazio gehiago: Terrazeoa Samantha Ballantines-ekin