eu es

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

GATIBUK 2020KO AZAROAREN 7AN EMAN BEHAR ZUEN KONTZERTUA 2021EKO URTARRILAREN 9RA ALDATU DA

Sarrerek egun berrirako balioko dute, eta ez da beharrezkoa izango erosleak inolako gestiorik egitea. Egun berrira joaterik ez baduzu, erosketaren itzulketa eska dezakezu

Bilbon, 2020ko urriaren 29an

COVID-19ak eragindako osasun krisiari aurre egiteko beharrezkoak diren prebentzio neurriei dagokienez eta ezarritako arautegiaren ondorioz, GATIBUk azaroaren 7an eman behar zuen kontzertua 19:00 eta 22:30ean urtarrilaren 9ra aldatuko da.

Sarrerek egun berrirako balioko dute, eta ez da beharrezkoa izango erosleak inolako gestiorik egitea. Egun berrira joaterik ez baduzu, erosketaren itzulketa eska dezakezu, idatziz, info@euskalduna.eus helbide elektronikoaren bidez, sarreren kopia erantsita.

Sustatzaileak barkamena eskatu gura du erabaki horrek sor ditzakeen eragozpenengatik, eta ikus-entzuleen konfiantza eskertu gura du.