Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara
We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.
Julián Quintanillak moldatu eta Esteve Ferrerrek zuzendu duen Laurent Baffieren “Toc Toc” ikuskizunak ate handitik esan dio agur Euskalduna Jauregiari, 2018ko Aste Nagusian 3.867 ikus-entzule lortu ondoren –abuztuaren 14tik 20ra egon da kartelean– Euskalduna jauregian egon den hirugarren aldian (2017ko aurreko Aste Nagusian eta 2017ko azaroaren 23tik 29ra ere Euskaldunan egon zen).
Bilboko ikus-entzuleek amore eman dute, berriro ere, Carmen Arévalo, Laura Hernando, Sara Moros, Ana Trinidad, Paco Obregón, Fran Sariego eta Esteve Ferrer bera protagonista dituen komediaren umorearen aurrean. Antzezleek ikus-entzuleak harritzen jarraitzea lortu dute, psikiatra ospetsu baten itxaron gelan dauden bitartean bizi dituzten egoera barregarrien eta uste gabeen bitartez, talde terapia bitxia sortuz; pertsonaia bakoitzak TOC (Nahasmendu Obsesibo Konpultsiboa) desberdina du.
Antzezlana 2005ean estreinatu zen lehen aldiz Théâtre du Palais-Royal izenekoan, Parisen, eta 2009an Madrilen estreinatu zenetik 2.300 emanaldi baino gehiago eskaini ditu, eten barik, eta horrek benetako antzerkiko fenomeno bilakatu du.