eu es

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

EUSKALDUNAK, MEETINGS & EVENTS ARLOKO MUNDUKO ERAGILE NAGUSIAK ELKARTUKO DIREN ITBM WORLD AZOKA BIRTUALEAN HARTUKO DU PARTE

Sektorerako ezinbestekoa den hitzordua online formatuan egingo da aurten lehen aldiz; abenduaren 8, 9 eta 10ean izango da

 Azokak bileren sektorean funtsezkoak diren 3.000 erakusle eta 15.500 profesional baino gehiago elkartuko ditu

 Bilbon, 2020ko azaroaren 30ean

Euskalduna Bilbao Espainiako eta Europako kongresu jauregi nagusietako bat izaten jarraitzeko lanean ari da. Horrela, abenduaren 8an, 9an eta 10ean ITBM World Virtual Azokan hartuko du parte. Azoka horretan, pizgarri, ekitaldi eta bilera arloko mundu osoko eragile nagusiak elkartuko dira.

MICEren Espainiako eta nazioarteko sektorerako ezinbesteko hitzordua da –bai bertan ikusi ahal izango diren berritasunengatik, bai egin ahal izango diren kontaktuengatik–, eta urtero egiten da Bartzelonan. Aurten, ordea, online formatura egin du jauzi, lan-saioen ordutegiak nazioarteko ordutegietara egokituz, 7:00etan hasi eta 22:00ak arte.

Herrialde asko jasaten ari diren pandemia eta mugikortasunerako murrizketak direla eta modu birtualean egiten den lehen aldia da. Hala ere, bileren sektoreko 3.000 erakusmahai eta hitzaldien sektoreko 15.500 profesional baino gehiago bilduko dira.

Topaketa horiek, neurri handi batean, bileren eta ekitaldien sektorearen joerak eta eskakizunak ezagutzeko balio dute. IBTM World Virtualen parte hartzeak meeting & events industriaren partner nagusiekin harremanak estutzea ahalbidetuko dio Euskalduna Jauregiari.

Hiru eguneko one-to-one bilerak eta programa zabala, MICE industriako profesionalentzat interesgarriak diren edukiekin. Horien artean, INFORMES izenekoaren urteroko edizioa aurkeztuko da, MICE unibertsoaren errealitatera bideratutako argitalpena. Oraingoan krisien, eta ez soilik osasun arlokoen, kudeaketa landuko da, kasu arrakastatsuen deskribapenarekin.

Ildo horretan, aipatzekoa da Euskalduna Bilbaok dagoeneko itxi duela bere bileren agenda, nazioarteko lehentasunezko partnerrekin eta bezeroekin. Negozioak egiteko eta berrikuntzan eta teknologian inspiratzeko aukera handia, eta baita ikasteko ere, hezkuntza-mintegi berritzaileei eta tailer eta saio bikainei esker.