es eu

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

EUSKALDUNAK HIRU SAIOTAN EMANGO DU URRIAREN 16KO IZAROREN KONTZERTUA

Urriaren 16rako Auditorium-ean aurreikusita zegoen hitzordua dagoeneko ez da 20:30ean izango, banatu egingo da, eta ikus-entzuleek ostegunean, urriaren 15ean, 20:30ean, edo ostiralean, urriaren 16an, 19:00etan edo 22:00etan, joatea aukeratu ahal izango dute

Bilbon, 2020ko urriaren 6an

COVID-19ak eragindako osasun krisiari aurre egiteko beharrezkoak diren prebentzio neurriei dagokienez gobernuak ezarri duen arautegiaren ondorioz Euskalduna Jauregiko Auditorium-aren edukiera murriztu egin denez, urriaren 16an, ostiralean, 20:30ean Izarok eman behar zuen kontzertua hiru saiotan banatuko da. Hau da, dagoeneko sarrera eskuratu duen erosleak, kontzertura ordutegi hauetakoren batean joatea aukeratu beharko du: urriaren 15ean, 20:30ean, edo ostiralean, urriaren 16an, 19:00etan edo 22:00etan.

Kanal bat edo beste erabilita eskuratu badira ere, sarrera guztiek erosketaren lokalizazio zenbakia dute, ZZ00an amaitzen den 15 digitu eta karaktereren segida, barra kodearen goialdean.

Ostegun honetan, urriaren 8an, 10:00etan, aktibatuko da prozesua www.euskalduna.eus webgunean. Webgunearen barruan, Izaroren kontzertuaren atalean, egunaren eta orduaren hiru aukerak agertuko dira (urriaren 15ean, 20:30ean, edo ostiralean, urriaren 16an, 19:00etan edo 22:00etan). Eguna eta ordua aukeratu ondoren, ordaintzeko moduaren atalean, sistemak sarrera zaharren lokalizazio zenbakia sartzea eskatuko du, eta sarrera berriak e-mailez bidaliko dira.

Euskaldunak gogorarazi gura du sarrerak kanal bat edo beste erabilita eskuratu badira ere, egun eta ordu berriaren aukeraketa online egin daitekeela, horretarako lokalizazio zenbakia baino ez delako behar.

Euskaldunako txarteldegiak ordu hauetan egongo dira zabalik: astearteetan 12:00etatik 14:00etara; asteazkenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara; eta ikuskizuna dagoen egunean 18:00etatik ikuskizuna hasi arte.

Dirua itzuli behar bada, idatziz adierazi beharko da, mezu elektronikoa bidaliz taquilla.euskalduna@gmail.com helbidera, sarreren kopia erantsiz.

Euskalduna Jauregiak eskertu egiten du denen ulermena, eta barkamena eskatu gura du sor daitezkeen eragozpenengatik.