Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara
We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.
Beste ekitaldi batzuen artean, bihar, abenduaren 15ean, Eusko Jaurlaritzaren “Hizkuntzaren Kudeaketaren BIKAIN Kalitate Ziurtagiriak” emateko ekitaldia izango da Euskalduna Jauregian; eta ostegunean, abenduaren 17an, goizean, APDren “Enpresa eta itxiera fiskala” jardunaldia izango da, eta arratsaldean, Euskaliten “Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Sariaren Banaketa Ekitaldia”.
Bilbon, 2020ko abenduaren 14an
Euskalduna Jauregiak Meetings & Events agendarekin jarraitzen du. Datozen egunetarako aurreikusitako beste ekitaldi batzuen artean, bihar, asteartean, abenduaren 15ean, Eusko Jaurlaritzaren “Hizkuntzaren Kudeaketaren BIKAIN Kalitate Ziurtagiriak” banatuko dira; ostegunean, abenduaren 17an, goizean, APDren “Enpresa eta itxiera fiskala” jardunaldia izango da, eta arratsaldean, Euskaliten “Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Sariaren Banaketa Ekitaldia”.
Hizkuntzaren Kudeaketaren BIKAIN Kalitate Ziurtagiriak banatzeko ekitaldia
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak ematen ditu, eta horretarako prestatzen eta aurkezten diren erakundeek euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa normalizatzeko maila jakin bat dutela egiaztatzen du.
BIKAINek, euskara ezartzen duten erakundeetan euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa sustatzeko eta, horrela, etengabeko hobekuntza lortzeko, dinamikak sortzen ditu.
BIKAINek 12 urte daramatza erakundeetan euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa ebaluatzen, eta horien artean dago 2018an Euskalduna Jauregian egindako ebaluazioa.
APD. Enpresa eta 2020ko itxiera fiskala
Ostegunean, abenduaren 17an, goizean, APDk “Enpresa eta itxiera fiskala. Berrikuntzak eta aplikazio praktikoa” jardunaldia emango du. Bertan, aditu ospetsuz osatutako talde batek pandemiaren ondorioek markatutako urte honetan gure enpresen kontabilitate- eta zerga-itxierarekin erlazionatutako gai interesgarriak jorratuko ditu.
Ekitaldi hibridoa izango da, eta Euskaldunara bertaratuko direnak eta streaming bitartez arituko diren beste batzuk bilduko ditu. Izena emateko: https://www.apd.es/jornada-empresa-cierre-fiscal/
Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Saria
Ostegunean bertan, –abenduaren 17an–, baina arratsaldean, Euskalitek, edizio honetan saritutako erakunde eta jardunbide egokien berri emango du.
Ekitaldia streaming bidez izango da Euskaldunatik, eta interesatuek aldez aurretik eman beharko dute izena konexiorako esteka jasotzeko. Izena emateko: http://www.euskalit.net/gala/
Saritutako erakunde guztiek kanpoko ebaluazio-prozesua igaro dute, lan hori modu altruistan egiten duten Euskaliteko Ebaluazio Klubeko adituek osatutako taldearen eskutik.
Ekitaldiei buruzko informazio gehiago hemen: www.euskaldunabilbao.com