eu es

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

EUSKALDUNAK EKITALDIZ BETETAKO BESTE ASTE BATI EKINGO DIO, IGANDE HONETAN EGINGO DEN “OPENHOUSE 2020-HABITAR LAS CALLES” IZENEKOAREN AURRERAPENAREKIN

Etzi, urriaren 25ean, Euskalduna Jauregiak hartuko duen Bilboko ate irekiko jaialdi nagusiaren ostean, astelehenean, urriaren 26an “Sarekin E-Week 2020” kongresuaren txanda izango da; urriaren 26tik 29ra “Bime Pro-All about Music & More” izenekoa egongo da; eta “Branding Day Euskadi” urriaren 27an, asteartean.  

Bilbon, 2020ko urriaren 23an  

Euskalduna Jauregiak ekitaldiz betetako beste aste bati ekingo dio igande honetan, urriaren 25ean, Bilboko ate irekien jaialdirik handiena izango den “Openhouse 2020-Habitar las calles” ekitaldiarekin. Aurrekoaren lekukoa “Sarekin E-Week 2020” kongresuak hartuko du, urriaren 26an, astelehenean; “BIME Pro-All about Music & More” kongresua etorriko da urriaren 26tik 29ra; eta “branding Day Euskadi” kongresua, urriaren 27an, asteartean. Izan ere, Euskaldunako Meetings & Events agendak ez du etenik, eta segurtasuna bermatzeko beharrezkoak diren osasun segurtasun neurri guztiekin egingo da.

Astearen atarikoa igande honetan, urriaren 25ean, izango da “Openhouse 2020-Habitar las calles” ekitaldiarekin. Urteko asteburu batean, Bilbok ateak zabaltzen ditu bere burua ezagutzera emateko. Hiritarrek eta bisitariek hiria  berriro ezagutu dezaten, bere arkitekturaren eta hirigintzaren bitartez. Itsasadarraren sorburu historiko nagusiekin erlazionatutako hiru etapa edo garaik markatutako Bilbo metropolitarraren eraldaketa ezagutuko dute: merkataritzaren itsasadarra, industriaren itsasadarra eta kulturaren eta zerbitzuen itsasadarra.

Asteko lehen hitzordua urriaren 26an izango da, “Sarekin E-Week 2020” ekimenarekin. Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Sailak, koordinatzen du Euskalduna Jauregiak hartuko duen ekitaldi berritzailea, enplegurako eta ekintzailetzarako DEMA foru agentziarekin batera. Bertan, Sarekin izeneko Ekintzailetza Sarea osatzen duten ehun erakunde baino gehiago daude inplikatuta.

Bizkaian ekintzailetza babesteko eragileen sarea osatzen duten erakundeek antolatutako Ekintzailetzaren Astearen lehen edizioa izango da. Espazio interaktiboa da, birtuala batez ere, Bizkaiko komunitate ekintzaileari dago zuzenduta, eta sareko erakundeen lankidetzatik abiatuta eraiki da. Guztien artean, ekintzailetza fase guztietan lantzen duten jarduera eta ekitaldi interesgarriak antolatu dituzte: Kultura ekintzailea, enpresa-proiektuen garapena, enpresa sortzea eta abian jartzea, finantzatzea eta merkatuan sendotzea.

Halaber, astelehenetik, urriaren 26tik 29ra, Euskalduna Jauregian, sektorearen etorkizunari buruz eztabaidatzeko musika industriaren protagonista nagusiak bilduko dituen “BIME Pro-All about Music & More” egingo da. 3 jardunaldi izatetik 4 izatera igaroko den zortzigarren edizioa, Euskaldunako topaketa digitalak eta fisikoak konbinatzeko aukera ematen duen plataforma berritzaile baten bitartez egingo da.

Urriaren 27an, asteartean, hitzordua “Branding Day Euskadi” ekitaldiarekin izango da. Euskalduna Jauregiak gaurkotasun handia duen hausnarketa jasoko du. Izan ere, normaltasun berri hau zehazki zer den jakin barik, enpresa asko ingurune aldakor honetara egokitzeko ari dira prestatzen. Bide horrek erronka handiak dakartza ziurgabetasun handiaren erdian. Zeintzuk dira enpresek dituzten erronkak? Normaltasun berria ulertu al dugu? Eta zelan egingo diogu aurre? Galdera horiei eta beste batzuei erantzungo die Euskalduna Bilbaon egingo den topaketak.