eu es

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

EUSKALDUNAK DURANGOKO AZOKAREN 55. EDIZIOKO MUSIKA PROGRAMAZIOAREN PARTE BAT JASOKO DU ABENDUAREN 7AN ETA 8AN

Osasun krisiak eragin dituen edukiera eta mugikortasun murrizketak direla eta, formatu berria planteatu da, literatura eta musika berrikuntzak Euskadiko areto eta liburu-denda gehiagotara hurbiltzeko; horrela, azoka Euskaldunako Auditorium-era helduko da, emanaldi hauekin: Ene Kantak abenduaren 7an eta 8an, Zea Mays abenduaren 7an eta Nøgen abenduaren 8an

 

Bilbon, 2020ko azaroaren 20an

Euskalduna Jauregiko Auditorium-ak Ene Kantak, Nøgen eta Zea Maysen emanaldiak jasoko ditu, Durangoko Azokaren 55. edizioko programazioaren barruan. Izan ere, aurten, osasun krisiak eragindako edukiera eta mugikortasun murrizketak direla eta, formatu berria planteatu da, literatura eta musika berrikuntzak Euskadiko areto eta liburu-denda gehiagotara hurbiltzeko. Edizio honetako #ZunonhanDA! planak Azoka Euskal Herri osora zabaltzea bilatzen du.

Azokaren planteamendu berriak bi ardatz ditu: “Plaza eta Denda”. Lehenengoa zuzeneko musikarekin dago erlazionatuta, abenduaren 5etik 8ra egingo da, eta 32 taldek hartuko dute parte. Emanaldiak zortzi eszenatokitan eskainiko dira, eta Euskalduna horietako bat izango da. Azokako produktuen salmentarekin erlazionatutako “Zu non, han DA!” izeneko bigarren ardatza abenduaren 9tik urtarrilaren 8ra egingo da, aurrez aurre zenbait liburu-dendatan eta online dendan. Azokak abenduaren 4tik 8ra Durangon antolatuko diren jarduerei eutsiko dizkie.

 

Ene Kantak

“LILURAGARRIA, gorputz barrura goaz”, euskaraz zuzendutako haurrentzako ikuskizun bat da. Geure abesti eta koreografiekin, Nere eta Eneko pertsonaiek leku liluragarri bat ezagutuko dute.

Aurretik egindako euren bidaietan, liburu magiko bati esker honako toki bitxiak ezagutu zituzten: baso bat (Liburu magikoa -2012-), ozeanoaren hondoa (Oneka marrazoa -2014-), espazioa (Astonauta Tronpeta Flauta, mundu berri bat eraikitzen -2016-) eta lurraren bihotza (Satorjator, lurraren bihotzera goaz).

Abentura berri honetan, edabe magiko bati esker, gure pertsonaiak haur baten gorputz barrura sartuko dira eta bidaia liluragarria biziko dute giza gorputzean barna. Barruan, LILU ezagutuko dute, zelula aski jator bat, eta garunaren eta beste hainbat organoren garrantziaz hitz egingo die.

LILUk gure organoentzako ezinbestekoa den elikadura osasuntsuaren garrantziaz hitz egingo digu. Aldi berean, zeliakiaz ere mintzatuko da: gurean ezaguna den gaixotasuna, nahiz eta oraindik ere batzuetan ez gehiegi...

Gure pertsonaiek bereziki gaixotasun arraro bati buruzko informazioa jaso nahi dute: Dravet deitzen da, eta ikuskizunaren bitartez honi buruz gehiago ikasiko dugu.

Bidaia liluragarri honetan pertsonai berriak topatuko dituzte. Hauekin bizitzaz ere ikasiko dute, hala nola, berdintasunaren alde eginez, eta beti bezala, lagunei eta ingurumenaren zaintzari ere garrantzia emanez.

2020ko abenduaren 7an eta 8an, 12:00etan, Euskalduna Bilbaon. Sarreren prezioa: 13,50 euro (kudeaketa gastuak barne)

 

Zea Mays

“Atera” du izenburu bilbotarren hamargarren diskoak –azkar esaten da-. Hamaika kantu berriz eraikitako obra, zutabe sendoak dituena inondik ere.

Ezin nabarmendu gabe utzi, halaber, Carles Campi Campón ekoizlearen lana (Jorge Drexler, Vetusta Morla...), nago bete-betean asmatu dutela aukeraketarekin. Izan ere, ñabardurak zaintzeaz gain, abestiek behar zuten boltaia ematen jakin izan dio kataluniarrak. Garbi baina fuzzy, elektroniko baina organiko...

Zea Mays guztiak topa ditzakezu lan berrian, urteek bakarrik ematen duen gehigarri berezi horrek bertsio hobetu bat dakarkigula: gauzak erraz irteten direnaren sentsazio (engainagarria). Ideia onek horixe baitute txarretik: gerora egin egin behar direla, gauzatu alegia, eta asko bidean galtzen diren moduan, Zea Maysek badaki disko on bat nola egin; hortxe daude aurrekariak, one hit wonder-tzat dutenen ustea zapuzteko gertu. Zea Mays guztiak eta bat, bata eta guztiak.

2020ko abenduaren 7an, 19:00etan, Euskalduna Bilbaon. Sarreren prezioa: 16,50 euro (kudeaketa gastuak barne)

 

Nøgen

Lan berriak ez du suposatzen hortaz aurrekoarekin erabateko haustura baina ezin esan liteke jarraipen hutsa denik. Melodiek itsaropenez beteriko malenkolia kutsua mantentzen badute ere eta, Zeri begira hartu nahi duzu lo?, Mapa, Zuek, Ihes edo Euria abestiak aurreko diskoaren indie-folk estiloan mugitzen badira ere, gainontzeko abestiak pop-rock indartsuago batean arituko dira. Horrela, Mila aldiz, Alene edo Erori arte abestiek, esaterako kapa elektriko anitzek sortutako riffen laguntza izango dute eta Gelditu dena, pop soilean dagoen ereserkia da. Jarraitasuna eta hausturaren arteko orekan kokatzen da Under Alt.

Soinu anitzak behar izan ditu lan honek eta horretarako Nøgeneko Eider, Markel, Alex, Olatz eta Jokin ez dira bakarrik aritu. Haritz Harreguyren estudioan grabatu eta nahastu dituzte abestiak eta Ultramarinos estudioan masterizatu. Modu berean, abesti bakoitzak behar zuen atmosfera sortzeko, Julen Idigorasek sinteekin eta Borja Antonek eta Maria Bustosek biolinarekin eta txeloarekin lagundu dute.

Orain, urtebeteko lana zuzenean defendatzeko erronka du Nøgenek aurretik eta bira hasteko, azken bira amaitzeko aukeratutako Victoria Eugenia antzokia erabiliko dute. Nøgenen folk urbanoa bueltan da.

2020ko abenduaren 8an, 19:00etan, Euskalduna Bilbaon. Sarreren prezioa: 16,50 euro (kudeaketa gastuak barne).

Sarrerak biharko, azaroaren 21eko, 11:00etatik aurrera eskuratu ahal izango dira, www.euskalduna.eus helbidean.

Ikuskizun horiek, erosketetan % 50eko beherapena eskaintzen duen #bonobilbao kanpainaren barruan daude. 20€ eta 40€-ko kultur bonuak. www.bonobilbao.eus