eu

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

Euskaldunak dentsitate altuko WiFi eskaintza osatu du, 4.000 erabiltzaile aldi berean konektatzeko

Euskaldunak azken belaunaldiko WiFi azpiegitura osatu du, antena-sare baten bidez Auditoriumean ere estaldura osoa eskaintzeko. Horri esker, hemendik aurrera aukera egongo da gune horretatik gailu elektronikoen 1.600 erabiltzaile aldi berean sarera haririk gabe konektatzeko.

Azken hedatze horrekin, Jauregiko Wifi azpiegiturak instalazio guztietan eskaintzen du estaldura, baita biltzar eta bileretarako gehien erabiltzen den guneko aretoetan ere; horrek esan nahi du 4.000 pertsonak izango dutela aukera aldi berean eta edozein gailutatik sarera konektatzeko.

VII. Nazioarteko IVI biltzarra 2017, Laguntza bidezko ugalketari buruzkoa, egin zen 2017ko maiatzean Euskaldunan, eta mundu osoko 1.400 espezialista baino gehiago egon ziren bertan. Biltzar horretan gozatu ahal izan ziren lehenengoz Jauregiak ekitaldi handietarako eskaintzen duen WiFi zerbitzuaren abantailak.

Instalatutako sistema berriak guztira 78 sarbide-gune ditu Jauregiaren egitura konplexuan barreiatuta, eta, horri esker, segurtasun handiz, eskalabilitatez eta errendimendu handienaz erantzun dakioke jende kopuru eta konektatutako gailu kopuru handi bati. Era horretan, Euskaldunak sendotu egin du kalitatearen alorrean eta teknologia aurreratuenen alorrean duen konpromiso estrategiko irmoa.

Euskaldunako WiFi zerbitzuak definizio altuko WiFi teknologia aitzindariak elkartzen ditu, bai merkatuek bai analista independenteek aintzatetsiriko sareko elektronikarekin, segurtasunarekin eta Internetekin. 500 megabyte paraleloko konexioa eskaintzen du, eta giga 1era handitu daiteke. Gainera, %100 zuntz optikoaren gainean bermatuta dago, eta horrek erraztu egiten du erabiltzaileentzako zerbitzurik onena eskaintzea.

Puntako teknologia izateaz gainera, Euskaldunako WiFi azpiegitura berria une oro monitorizatuta egoteagatik nabarmentzen da; era horretan, Jauregiari ahalbidetzen zaio zerbitzuaren kalitaterik onena bermatzea, bai eta bezeroei zerbitzuaren egoerari buruzko eta ekitaldietako erabilerari buruzko informazio zehatza ematea ere.