eu es

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

EUSKALDUNAK BERE MEETINGS & EVENTS AGENDA AKTIBOAREKIN JARRAITZEN DU

Hurrengo egunetan hiru ekitaldi izango dira: otsailaren 26an, APD jardunaldia, “Egoera ekonomikoa eta enpresa-aukerak Euskadin”; martxoaren 2an, Sareneten eskutik, Zibersegurtasunaren Egunaren II. edizioa; eta martxoaren 4an, Deusto Business Alumniren “Industria, susperraldirako oinarri gisa” topaketa.

Bilbon, 2021eko otsailaren 24an

Meetings & Events izenekoek Euskaldunako agenda betetzen jarraitzen dute. Datozen egunetan hiru ekitaldi izango dira: ostiral honetan, otsailaren 26an, APDk “Egoera ekonomikoa eta enpresa-aukerak Euskadin” jardunaldia eskainiko du; martxoaren 2an, Sareneten eskutik, Zibersegurtasunaren Egunaren II. edizioaren txanda izango da; eta, martxoaren 4an, Deusto Business Alumnik, PwCren laguntzarekin, “Industria berreskurapenerako oinarri gisa” topaketa egingo du.

APDk aurrez aurreko jardunaldia eskainiko du ostiral honetan, osasun-segurtasunerako protokoloarekin eta edukiera mugatuarekin, eta Euskadiko egoera ekonomikoa eta enpresa-aukerak aztertuko ditu, langabeziak gora egingo duela eta zergen bidezko diru-sarrera publikoek behera egingo dutela aurreikusten den testuinguruan.

Sarenet enpresak, bestalde, Zibersegurtasunaren Egunaren II. edizioa egingo du martxoaren 2an, asteartean, ziberesposizioa areagotu eta mehatxuak (gero eta sofistikatuagoak eta erasokorragoak) sartzeko bideak ugaritu diren unean. Egoera horren aurrean, euren zibersegurtasun proiektuen berri emango dute, bezeroen testigantzarekin. Zibersegurtasunerako neurriak ezartzeko gakoak azalduko dituen ekitaldi hibridoa (aurrez aurrekoa eta streaming bidezkoa) izango da.

Euskaldunak datozen egunetan hartuko duen hirugarren ekitaldia “Industria, susperraldirako oinarri gisa” topaketa izango da, Deusto Business Alumnik antolatuta, PwCrekin elkarlanean. Raúl Blancok, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioko Industriako eta ETEko idazkari nagusiak, hartuko du parte hitzaldian eta Susperraldi, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren sarrerari buruz hitz egingo du. Ekitaldia aurrez aurre (edukiera mugatua) eta online egingo da; bi modalitateetan galderak zuzenean egin ahal izango dituzu.

 

Ekitaldiei buruzko informazio gehiago: www.euskaldunabilbao.com