Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara
We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.
Auditoriuma 2.164 besaulkitik 1.000 izatera pasatuko da eta 0E aretoa 435etik 144ra pasatuko da
Kanpotik dagoen sarbideko eta barruko leku guztietako seinaleztapena indartu da, joan-etorriak eta sarbideak seguruak izan daitezen, indarrean dagoen arautegia betez
Euskaldunak airea filtratzeko sistema berri eraginkorragoa (F9) instalatu du
Segurtasune protokolo bereziak diseinatu dira langileentzat, ekitaldietako sustatzaile eta antolatzaileentzat eta Euskalduna Bilbaoko higiene eta desinfekzio lanak egiteko, eta baita ekitaldi bakoitzaren aurretik, ekitaldian zehar eta ondoren gauzatu beharreko ekintzak ere
Normaltasun berria nabaritzen hasi da Euskalduna Jauregiko igarobide, atari eta aretoetan. Jarduera pixkanaka ari da Jauregira itzultzen, baina horretarako, bertaratutako guztien segurtasuna bermatzeko hamar bat ekintza inguru ari dira gauzatzen.
Teknikariak erlojuz kontra ari dira lanean areto eta espazio guztietako edukiera murrizteko, bertaratuen segurtasuna bermatzeko. Komunikabideek lekuan bertan ikusi ahal izan dute segurtasunezko distantziak gordetzeko besaulkien patioetan egiten ari diren egokitzapen lanak.
Zifratan, Auditoriuma 2.164 eserleku izatetik 1.000 eserleku izatera pasatuko da; 0A aretoa 150etik 55era; 0B aretoa 613tik 300era; 0C aretoa 103tik 50era; 0D aretoa 305etik 85era; eta 0E aretoa 435etik 144ra. Egun hauetan gune horiek ekitaldiak jasotzen hasi dira. Gaur bertan batzar bat egin da 0B aretoan, eta asteburu honetan Aurrera Fest!, Bizkaiko Foru Aldundiak Euskaldunan kulturaren kontsumoa suspertzeko egin duen apustua, jasoko dute.
Horrez gain, komunetan, igogailuetan eta gune komunetan ere edukiera murrizketak egin dira eta seinaleztapen berezia instalatu da. Modu berean, kanpotik sartzeko dauden sarbideetan eta barruko espazio guztietan ere seinale gehiago jarri dira, joan-etorriak eta sarbideak aseguratzeko, indarrean dagoen arautegia betez. Beste alde batetik, Euskaldunak airea filtratzeko sistema berri eraginkorragoa (F9) instalatu du.
Protokolo berriak eta zerbitzu berriak
Euskaldunak segurtasun protokolo bereziak diseinatu ditu langileentzat, ekitaldietako sustatzaile eta antolatzaileentzat eta Euskalduna Bilbaoko higiene eta desinfekzio lanak egiteko, eta baita ekitaldi bakoitzaren aurretik, ekitaldian zehar eta ondoren gauzatu beharreko ekintzak ere (adibidez: behin bakarrik erabiltzeko aurikularrak bat-bateko itzulpen zerbitzuetan). Horrez gain, antolatzaileei eta sustatzaileei, euren jardueretan segurtasun protokolo bereziak sortzeko laguntza emango die.
Osasun agintari eskumendunen zainketa eta kontrol lan posibleen barruan, une honetatik aurrera Euskaldunak jasotzen dituen jarduera guztietara doazenekin harremanetan jartzeko datuak batuko ditu.
Ematen dituen zerbitzuei dagokienez, Euskalduna zerbitzu berriak sortzen ari da lanean, behar teknologiko berriei eta zenbait eskakizuni erantzuteko, erregistroa, akreditazioak, streaming zerbitzua eta bideo-konferentziak, binilatuak, inprimaketa zerbitzuak, etab. Eta baita ekitaldien antolatzaileentzako catering eta ostalaritza zerbitzu berriak ere, distantziak gordetzeko bermearekin, baldintza guztiak betetzen dituzten kafe eta buffet zerbitzuak edo paketeak…
Ikuskizunetara doazenen lankidetza
Euskaldunatik inplementatzen ari diren neurriez gain, ikuskizunetara joateko zenbait jarraibide ezarri dira:
Amaitzeko, Euskaldunak hartu duen konpromisoaren arabera, ikuskizun bat bertan behera utzi behar bada, sarreren kostu osoa itzuliko du.